Teknologia albisteak

If this then that: hau eginez gero, huraxe

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez
2011-11-07 : 10:11

IFTTT edo If this then that deskubritu berri dudan zerbitzu bat da. Oso gauza praktikoa. Hau eginez gero, huraxe gertatuko da. Interneteko zerbitzu anitzen garaian, gauzak elkarrekin konektatzeko balio du.

Irudiak erakusten duena da neure buruarentzat egindako horietako bat. Delicious erabiltzen dut, eta orain, han ezer TW etiketarekin markatzen badut, mezu bat zabalduko da Twitterrera (ez badut Twitterren zabaldu nahi, ez diot etiketa hori ematen, eta kito). Antzeko beste task edo egiteko bat ere egin dut, Delicious-etik Facebook-era gauzak eroateko (oharra: konexioak ez dira berehalakoak, 15 minutuko atzerapenarekin gerta daitezke).

Delicious, Flickr, Dropbox, RSS jarioak, e-posta, Facebook ... Hainbat aplikazio lotu daitezke egiteko horien bidez. Eta gainera, beste aukera bat da recipe edo errezetak erabiltzea. Zure egitekoa beste batzuentzat baliagarria dela uste baduzu, partekatu dezakezu.

Honako hau da errezeta horietako bat: Facebook-en argazki batean etiketatzen zaituzten bakoitzean, zure argazki hori Dropbox-era joango da.

Neuri gustatu zait If This Then That eta gomendatzen dizuet probatzeko zuek ere.

Erantzun

Sartu