Teknologia albisteak

International Campus Interaction jardunaldia, gazte ekintzaileentzat

Erabiltzailearen aurpegia
GAZE
2011-11-09 : 11:11

GAZEk, Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen ekimenak, INTERNATIONAL CAMPUS INTERACTION (ICI) ekitaldira gonbidatzen zaitu: Noiz: azaroaren 17a, osteguna (15:00etatik 21:00etara) Non: Donostiako Miramar Jauregian

Nork parte har dezake? Gipuzkoako goi prestakuntza-ziklo nahiz unibertsitateetan ikasten duen edonork, bertakoa zein atzerrikoa. 100 ikasletik gora izango gara!

Zer behar duzu? Jende berria ezagutzeko eta ongi pasatzeko gogoaz gain, argazki kamera eta argazkiak deskargatzeko kablea!

Egitaraua:

  • 15,00 – 15,30: Miramar Jauregian izen-ematea Jardunaldia hasi da!
  • 15,30 – 15,45: GAZE Aurkezpena Zer da eta zer egiten dugu
  • 15,45 - 16,15: ICE BREAKING GAME! Lagun berriak ezagutuz
  • 16,15 - 19,00: RALLYKLIK DONOSTIA Taldean lan egin eta era aktiboan komunikatzeko!
  • 19,00 - 19,15: FAMILY PHOTO Zenbat eta gehiago,hobe!
  • 19,15 - 19,30: Kalejira Musikaz ekin
  • 19,30 - 20,00: DOKA Kafe Antzokian Lunch-a Hitz egin,jan;jan,hitz egin... zuk nahi eran.
  • 20,00 - 21,00: GAZE CONCERT! Kantautore gazte baten eskutik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak, Gipuzkoa Berritzen lurralde estrategiaren barnean, sustatzen duen GAZE ekimena 2008. urtean sortu zen eta bere helburua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko goi prestakuntza-zikloetan eta unibertsitateetan kultura ekintzailea sustatzea da. Hurrengo zentroen lankidetzarekin garatzen da: EHU/UPV, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta TKNIKA.

Anima zaitez eta parte hartu!

Informazio gehiago: www.gaztekinzale.net gaztekinzale@gmail.com / 943 01 83 95

Erantzun

Sartu