Teknologia albisteak

Jaurlaritzaren kontratazio eta laguntzen berri jaso RSS bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-11-04 : 12:11

Eusko Jaurlaritzaren zenbait informazio iturri RSS formatuan daude egun batzuetatik hona. Bereziki praktikoa da dirulaguntzena eta kontratazio publikoena. RSS bidez harpidetu, eta aukera berriak iristen zaizkizu postontzira. Hona, adibidez, nola ikusten den zein lehiaketa publiko irten diren azken egunetan Google Reader RSS irakurgailuaren interfaze berriarekin:

Open Data Euskadi zerbitzuaren bidez jarri dituzte eskuragarri RSS iturri hauek. Zehazki:

Goiko esteka hauek euskarazko RSS jarioetara zuzenduak daude. Feed hauek ez dute jario-izena oso argigarria, eta Google Reader bitartez aldatzea komeniko zaizu beharbada. Baliteke kasu batzuetan RSSan jasotzen duzun izenburua ez agertzea euskaraz. Dena den, kasu horietan gaztelaniaz idatzitako oharren jakinarazpena azalduko zaizu eta ez duzu informaziorik galduko euskarazko RSSa jarraitzeagatik. Hori bai, RSSak zerbitzatzen duen esteketan, pleguak eta dokumentazioa normalean gaztelaniaz besterik ez da aurkitzen.

Plegu batera iristeko orduan, interfaze bat agertzen da tartean. Hor zure e-posta eman dezakezu, informazio gehiago jasotzeko prozedura horretaz, edo zuzenean egin pleguaren deskarga ondoren agertzen den esteka. Horixe erakusten du irudi honek:


Argazkiak.org | Jaurlaritzaren kontraten pleguetara sartzeko © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Sartu