Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aldaketa adiktiboak Twitterreko interfazeko informazio aberastuan

Sustatu
2011-11-09 09:11

Twitterreko erabiltzaile batzuek (ez guztiek) interfaze berria daukate gaur: Mentions edo aipatzen zaituzteneko fitxan integratu dira Retweetak eta baita jarraipen oharrak eta beste datu batzuk. Eta fitxa berri bat dago aukeretan, Activity. Sustaturen kontuan ikusi dugu hau.


Argazkiak.org | Twitter: mentions aberastua © cc-by-sa: sustatu

Hona Activity fitxan klikatuta ikusten duguna:


Argazkiak.org | Twitter: activity berria © cc-by-sa: sustatu

Nork nor jarraitzen duen... zer gauza izendatu duen bakoitzak gogokoetan (normalean, gerorako irakurketa uzteko modu bat), beste pertsona batzuen retweetak...

Ingelesezko interfazean ikusi ditugu gauza hauek, ez dakigu frantsesez eta espainolez nola dauden. Euskarazko interfazerik ez dago oraindik. Norberak egindako retweetak nora joan diren ez dakigu oraindik, baina, lehen begiratu batean ego-surfing delakoa egiteko edo adikzio areagotu baterako errezetak ematen dute aldaketek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu