Sustatu logoa Teknologia albisteak

Azken hamar urteotako euskal kanturik gustukoena

Aitor Oiarbide
2011-11-05 11:11

Leire Lopezek emandako hizpidearekin jarraituz, Gaztezulo aldizkariak ekimen interesgarria plazaratu du bere web gunean; bertan azken 10 urteotako kantuak bozkatzen ditu jendeak: 2000-2010 hamarkadako euskal kanturik gustuena

Dagoeneko 30 kantu inguru igo dituzte (seguruena kopuruak oraindik gora egingo duela), bertan ikusten den panorama anitza da, esan nahi det, genero askotako musika dagoela. Hori bai, ugariak dira pop-rock-ean sartzen direnak.

Behin idazten hasita, lan pixka bat hartu det orain arteko hamar bozkatuenak emateko:

  1. Kukutza III (Zea Mays)
  2. Biziraun (Berri Txarrak)
  3. Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
  4. Egunsentian (Kuraia)
  5. Elektrizitaea (Zea Mays)
  6. Ilargia (Ken zazpi)
  7. Kantuz eskertu (Ze esatek!)
  8. Rimmel (Gose)
  9. Lorak eskeintzen (Gatibu)
  10. Duintasunez eutsi (Des-kontrol)

Hemen jarraitu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu