Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Txio-hariak sortzeko aukera berria gaitu du Twitterrek

Sustatu
2017-12-15 : 12:43

Twitterrek jarraitzen du eguneraketak egiten eta aukera berriak garatzen. Azken urteotan nolabaiteko geldialdia izan du mikroblogintzaren sare sozialak, eta eredu berrien bila dabil, ea horrela txiolari gehiago erakartzen dituen eta erabilerak ere gora egiten duen. Txioen karaktere muga bikoiztu ondoren (140 karakteretik 280 karakterera), antza arrakastaz, aste honetan beste berrikuntza bat iragarri du: txio-hariak sortzeko botoia gaitu du. Erreminta berriarekin, harilkatutako nahi adina txio idatzi daitezke, eta guztiak batera argitaratu (denboran sinkronizatuta eta elkarri lotuta).

2Deo: euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko "laborategi" bat

Sustatu
2017-12-14 : 15:59

Gaur aurkeztu da Tabakaleran, Donostiako ekipamendu horretan kokatuko den "Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategia", gaurdanik 2Deo izenarekin ezagutuko duguna. Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den urtean ekin zion euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa hauspotuko zuen proiektu esperimental bat jorratzeari, etorkizuneko politika eta azpiegitura estrategikoak garatzeko martxan jarritako Etorkizuna Eraikiz ekimenaren babesean. Alor honetako lanketa, Goienak eta Mondragon Unibertsitateak egin dute, eta emaitzak gaur aurkeztu dituzte Tabakaleran Markel Olano diputatu nagusiak, Goienako Iban Arantzabalek eta MU-ko Amaia Pavonek.

Twitterlariek nahiago dituzte 280ko txioak 140koak baino

Sustatu
2017-12-14 : 09:35

Urteetako eztabaida eta zurrumurruen ostean, aurtengo irailean erabaki zuen Twitterrek bere txioen muga handitzea. 140 karaktere historikoen ordez, 280 karakterera igo zuen txioen luzeera maximoa. Batzuk alde, besteak kontra,... baina dagoeneko baditugu lehenengo datuak eta aste honetan SocialFlow-ek argitaratu duen ikerketa baten arabera txiolariek nahiago dituzte tuit luzeagoak. Datuak hobeto aztertu beharko dira, baina badirudi tuit luzeagoek birtxio eta datsegit (like) gehiago jasotzen dituztela. Bikoitza, hain zuzen ere.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››