
Autismoaren gaiaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko abiatu dugu #mareaurdina egitasmoa. Lagun talde batek Gipuzkoa osoko kostaldea zeharkatuko dugu igerian 2018ko udan. 62 km dira, Saturraran eta Hondarribia artean, 2 egunez egingo ditugunak. Proiektuan parte hartzeko eta proiektua diruz laguntzeko crowdfunding kanpaina bat abiarazi dugu. Lagun gaitzazue egitasmoa eta kanpaina zabaltzen!