
KSI Berritzaile laguntza programaren deialdia irekita dago apirilaren 27a arte. Kultura eta Sormen Industrien eremura (KSI siglak hori dira) zuzendutako laguntzak dira, hiru ardatzetan banatuta. Ardatz nagusiaren zioa zera da, zentro teknologikoek enpresen eta edozein elkarteren ideia berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea.
Aukeratu zure filme kuttunenak eta jakizu non grabatu ziren. Bidaiatu munduan barrena pelikula handienak non grabatu ziren ezagutuz. Horixe da Musement-ek garatu duen erreminta sinple honen helburua. Oscarra irabazi duten filmeak, pelikularik ezagunenak, saga mitikoak,... Bidaiatzeko beste modu bat ere eskaini diezazuke aplikazio txiki honek.
Pertsona askoren zaletasuna da: norbere familiaren zuhaitz genealogikoa osatzea, nondik gatozen jakitea. Lan neketsua da, baina erreminta teknologikoek gero eta gehiago errazten eta laguntzen dute beharleku horretan. Aplikaziorik ezagunenetakoa Geni.com (MyHeritage) izango da, ziurrenik, 86 milioi erabiltzailerekin. Bada, erabiltzaile horien datuak elkarren artean lotuz, orain arte sekula egin den zuhaitz genealogiko zabalena egin dute, eta Science aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. 5 milioi erabiltzaileren datuak jasotzen ditu, eta 11 belaunalditako 13 milioi pertsona konektatzen dituen zuhaitz erraldoia da, 1.650tik 2.000. urtera bitarteko datuak biltzen dituena. Hainbat ondorio soziologiko ere erauzi dituzte datuetatik, hala nola, ezkontza-ohiturak, bizi-itxaropena, eta abar.