
Goiena nahieran aplikazioa martxan da, eta Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako ikus-entzunezkoak egongo dira bertan eskuragarri. Eskuko telefonoetarako eta tableten pantailetarako pentsatuta dago Goiena nahieran. Aplikazioa jaitsi egin behar da eta doakoa da.
Gezurrak bizitza laburra ei du, baina tira, guztiok dakigu zein erraz zabaltzen diren gure herriko txutxumutxuak lagun eta ezagunen artean. Bada, sarean ere antzeko zerbait gertatzen dela erakutsi du orain gutxi Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean. Twitterreko datuak erabiliz, ondorioztatu dute gezurretako albisteak, fake newsak, benetakoak baino bizkorrago hedatzen direla. Arinago eta urrunago. Albiste bat gezurrezkoa bada, benetako bat baino %70 aldiz errazago zabalduko da Twitterren.
FotoForensics webguneak argazkietako pixelen analisi matematiko bat egiten du, argazkietan "itsatsitako" parteak eta manipulazioak igartzen laguntzen duena. Fidagarritasuna ez da %100ekoa, baina kasu batzuetan laguntzen du.