Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Mario Zubiaga: pandemiaren analisi biopolitiko eta geopolitiko bat

Sustatu
2020-07-28 : 10:51

Jakin aldizkariak duela egun batuk antolatutako 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' mintegian, hona hitzaldi interesgarri bat, Mario Zubiaga EHUko irakaslearena. Izu-urtea: Biopolitika Covid19 birusaren garaian.

Errezeta begano eta zero kilometrokoak, euskaraz azalduak

Sustatu
2020-07-28 : 09:34

Pandemiako konfinamenduko edo itxialdiko unerik gogorrenean, Hamaika Telebistan zenbait kolaboratzaile eta kazetarein saioak etxean hasi ziren egiten. Horietako bat Iñaki Ubiria sukaldaria izan zen. Errezeta beganoen saio bati ekin zion, eta azken asteetan egin zituenetarik asko Youtuben daude orain.

Abestietatik musika tresnak kendu eta ahotsa bakarrik uzten duen tresna

Sustatu
2020-07-27 : 09:42

Ikus-entzunezko teknikarientzat, bereziki audioarekin lan egiten dutenentzat, teknologia egokiarekin soinu pista batean ahotsa isolatzea gauza erraza izan liteke, baina ez profesionalentzat... Horixe doan egiten sareko zerbitzu bat dago, Acapella Extractor, eta aproba egin dugun nola dabilen. Ahozabalik utzi gaitu. Musika-tresna guztiak desakertu eta ahotsa bakarrik geratu da proba egin dugun euskarazko kantuarekin.

Sareko hiztegi batean euskarazko errimak aurkitzeko metodoa

Sustatu
2020-07-27 : 09:02

Duela aste batzuk Josu Goikoetxea poeta eta txiolariak osatutako tutorial modukoa ekarri dugu hona: Nola erabili sareko Elhuyar hiztegia euskarazko errimak aurkitzeko.

Euskarazko Wikipedia Nafarroan garatzeko hitzarmena

Sustatu
2020-07-26 : 17:25

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatu dute Wikipedian euskarazko kultur eduki digitalen sorkuntza, hedapena eta kontsumoa sustatzeko. 25.000 euroko diru ekarpena du akordioak, eta bere bidez EWKEk eta Euskarabideak (Euskararen Nafar Institutuak) elkarrekin lan egingo dute aurten Nafarroan "Wikipedia Euskaraz" programa ezartzeko.

Ukrainako bahiketa baterako motibo izan den Earthlings filma euskaraz dago

Sustatu
2020-07-26 : 11:58

Joan den asteburuan gertaera bitxia gertatu zen Ukrainan: Gizon batek 13 pertsona bahitu zituen autobus batean. Ondo amaitu zen, baina larria izan zitekeen... Bahiketa amaitzeko gakoa izan zen bahitzaileak Ukrainako presidenteari egindako eskaera bat betetzea: publikoki gomendatu zezala Earthlings film dokumentala. Eta halaxe egin zuen presidenteak. Earthlings animalien kontrako krudelkeria salatzen duen dokumentala da, eta euskaratua dago.

 

Euskaltzaindiaren liburutik, erabilpen praktikoetara Baztanen

Sustatu
2020-07-25 : 19:17

Baztango Mintzoa liburua Pello Salaburu euskaltzainak eta Maite Lakar laguntzaileak argitaratu zuten Euskaltzaindiarekin 2006an. Orain, bertatik lezio praktiko batzuk atera ditu bere orrietara Erran agerkari digitalak.

Iruña-Veleia Argitu taldeak gutuna bidali dio Euskaltzaindiari, ostrakak benetakoak direla aitortzeko

Sustatu
2020-07-25 : 15:49

Iruña-Veleia Argitu taldeak gutun irekia bidali dio Euskaltzaindiari, "gai honetan zerbait egin dezan, orain arte berari egokituko ez balio moduan jokatu duelako". Iruña-Veleia Taldeak Veleiako euskarazko idazkunen benekotasunean sinesten du, eta Eliseo Gil horien faltsifikatzailetzat jo duen epaiketa eta prozesua arbuiatzen du. Ostraketako anakronismoei dagokienez, taldeak ez du dudarik: Azken Afariaren edo Kalbarioko irudien (Kristo lapurren artean) lehen ale historikoak badira Veleiakoak, "ondorioztatu behar da kristau gai erlijiosoaren aurkikuntza hauek izango liratekeela orain arte munduan ezagunak diren lekukotasun zaharrenak".

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››