Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Mondragon 2020 kongresua, telematikoa eta ia osorik euskaraz

Sustatu
2020-07-24 : 09:08

Joan den asteartean egin zuen Mondragon Korporazioak 2020ko Kongresua, modu telematikoan egin ere. Nabarmentzekoa da biltzarrean lortutako marka berria: %97koa izan da euskararen erabilera. Guztira, 650 konpromisario egon dira bilerara deituta taldeko kooperatiba guztien ordezkariak. 

Ai, Mendillorriko gazte hauek... aplikazio sortzaile bikainak!

Sustatu
2020-07-24 : 08:51

Koronabirusaren gorakada berrien, gazteak ospe txarra hartzen ari direla entzungo zenuten... Eta horien artean, Iruñeko Mendillorri auzokoak, non nerabe guztiei egin behar dizkieten PCR probak egunetan. Ba, hara, bada Mendillorrin txalotzeko moduko beste zerbait ere: bertako Institutuko ikasleek, praktika gisa, aplikazio mugikorrak garatzen dituzte. 25 dituzte jada igoak Google Play-ra.

Europako Batzordearen 'Farm to Fork' estrategiari, euskarazko erantzuna

Sustatu
2020-07-23 : 12:31

2020ko maiatzaren 20an, Europako Batzordeak (EB) "Baserritik Mahaira" (Farm to Fork / F2F ingelesez) estrategia berria abiarazi zuen, elikadura-sistema justua, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena lortzeko. Hala ere, alorreko hainbat akademikok kritikak adierazi dituzte, eta lau hizkuntzatan guruna zuzendu diote EB-ri: euskaraz ere bai, hain zuzen ere.

 

Wave.tv: aizkolaritza eta beste kirol ikuskizun bitxien plataforma

Sustatu
2020-07-23 : 09:19

Wave.tv izeneko plataforma teknologikoak 32 milioi dolarreko inbertsioa jaso du AEBetan, bere balorazioa 50 eta 100 milioiren artean jarriz. Kirol ikuskizunak eta informazioa kate edo marka desberdinetan ekoizten dituen enpresa bat da, eta bere distribuzio kanalak ez ohikoak dira: beste sare sozial batzuk (Snap, Tiktok, Instagram, Facebook, Youtube...), gehienetan mugikorrerako formatu bertikalean. Beraien portafolioan aizkolaritza ikusteak harritu gaitu, kirol honen bertsio amerikarra alegia, Timbersports delakoa.

AEDE kanonaren sei urteak beteta, ez du balio izan ezertarako ere

Sustatu
2020-07-22 : 16:40

Gaur beteko dira sei urte AEDE Kanona ezarri zela Espainian.  Jabetza Intelektualaren Legea erreformatzeko egitasmoa onartzearen ondorioetako bat izan zen, Google Tasa izenarekin ere ezaguna. Balantzea, zerbitzu batzuk ixteko balio izan zuela (itxira jarraitzen dute, eta ordezko agregatzailerik ez du inork sortzen Espainiako Estatuan), eta bere ustezko gaitasun errekaudatzailea hutsala eta erridikulua izan dela.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››