Jakin aldizkariak duela egun batuk antolatutako 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' mintegian, hona hitzaldi interesgarri bat, Mario Zubiaga EHUko irakaslearena. Izu-urtea: Biopolitika Covid19 birusaren garaian.
Hitzaldia bideo grabatua dago (beherago itsatsi dugu), eta erabili zuen aurkezpena ere ikusgai dago, Unibertsitatea-net-en.
Ideia batzuk aurkezpen horretatik; esate baterako, urrezko kaiola digitalean sartu garela urte pandemiko honetan:
- Iraultza teknologikoak behar zuen bultzada: zoom, jitsi, collaborate eta moodle…
- Tele-lana: Produktibitatearen hazkundea, datuak-merkantzia gisa
- Etxeak des-berdintzen gaitu: klase arrakala zahar-berriak
- Gizarte disziplinarioa (Foucault) eta errendimenduaren gizartea (Byung-Chul-Han), baten faltan, biak
- Eta aldi berean, nolabaiteko “eremu publikoa” edukitzeko modu bakarra: zer izango zen itxialdia sare digital hauek gabe?
Alderdi geopolitikotik, kontuan hartzeko gauza batzuk:
- Erabakitzeko eskalaren eztabaida: “birusak ez du mugarik”, ala bai? “Thing global”, “act local” edo “act national”?
- Mundu mailan: inperio aldaketa gatazkatsua… maila globalean kudeaketa eraginkorrik ez
- Europa mailan: “Ipar zuhurra” eta “Hego xahutzailea”, kudeaketa bateraturik ez, baina federalizazioaren eztabaida mahai gainean
Eta eskema geopolitiko horretan, Euskal Herria paradigma aldaketaren erdian:
- Autogobernuaren mugak: erregio zatikatua
- Gobernantza “kolaboratiboaren” gabeziak
- Publiko/pribatu/komuna berrorekatzen
Aurkezpen osoa, Unibertsitatea-net-en. Eta nola aurkeztu zuen Zubiagak, bideoan:
Erantzun
Sartu