Teknologia albisteak

Sareko hiztegi batean euskarazko errimak aurkitzeko metodoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-27 : 09:02

Duela aste batzuk Josu Goikoetxea poeta eta txiolariak osatutako tutorial modukoa ekarri dugu hona: Nola erabili sareko Elhuyar hiztegia euskarazko errimak aurkitzeko.

Joan gaitezen bada, Elhuyar hiztegira, ordenagailuko bertsioan kontsulta eginez, https://hiztegiak.elhuyar.eus/ eta eu-es aukera dugularik, sar dezagun zerbait, edozer, abiatzeko behar duguna ez baita hasierako orria...

Ausazko bilaketa hori egin dugularik, bagaude interesatzen zaigun lekuan. Adi, nola agertuko zaigun goiko aukera:

Sartu nahi duzun errima; adibidez, "iza", aurretik % idatzita, baina aldi berean, sakatu sakatu asteriskoa duen laukitxoa, desgaitzeko.
 
Ondoren, eman lupatxoari, eta badatoz emaitzak, -iza amaiera duten hitzen zerrenda bat agertzen da interfazean, baina ez zentroan handi, baizik eta ezkerretran lauki batean.
 
Muga bakarra aurkitu dio Josu Goikoetxeak sistemari, kopuru batera iristean zerrenda bukatu egiten dela.
 

Erantzun

Sartu