Baztango Mintzoa liburua Pello Salaburu euskaltzainak eta Maite Lakar laguntzaileak argitaratu zuten Euskaltzaindiarekin 2006an. Orain, bertatik lezio praktiko batzuk atera ditu bere orrietara Erran agerkari digitalak.
"Kontrakoa uste badugu ere, gure eskualdean erabiltzen ditugun hitz gehienak euskara batuko formak ere badira, eta hortaz, bultzatu eta erabili beharrekoak. Maite Lakarrek Baztango Mintzoa liburuan bildu zituen hainbat adibide bildu ditugu hemen. Ea goiko irudiari begiratu gabe hauetako bakoitza bere bikotearekin ongi lotzen duzun. Erabil ditzagun gureak!".
Goiko irudia, hortxe itsatsi dugu. "Paratu,ausiki, arrunt, doike, ebatsi, atzendu, jarri... erabil ditzagun gureak!", dio Erranek.
Kontuak Twitterren hari interesgarriak sortu ditu, eta Pello Salaburu euskaltzainak berak parte hartu du bertan.
Baztango Mintzoa doan eskura daiteke PDF eran Euskaltzaindiaren webgunean.
Erantzun
Sartu