Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatu dute Wikipedian euskarazko kultur eduki digitalen sorkuntza, hedapena eta kontsumoa sustatzeko. 25.000 euroko diru ekarpena du akordioak, eta bere bidez EWKEk eta Euskarabideak (Euskararen Nafar Institutuak) elkarrekin lan egingo dute aurten Nafarroan "Wikipedia Euskaraz" programa ezartzeko.
Praktikan, zazpi hilabetez jardunaldi partzialean (%75ekoa) lan egingo duen wikilari bat kontratatuko da. Egitasmo posible batzuen zerrenda negoziatu dute Euskarabideak eta EWKEk eta hauek izan daitezke egiteko posible batzuk (zerrenda ireki bat da):
Tokiko eragile eta erakundeekin elkarlanean, Wikipediaren bidez Nafarroako kultur ondarea zabaltzen lan egingo da. Herriko toponimia, euskalkiak, istorioak eta monumentuak izango dira abian jarritako ekimenen protagonistak, EWKEtik adierazi dutenez.
Informazio gehiago, hitzarmenaren sinaketaren albistean.
Erantzun
Sartu