Twitterren interfaze berri harrigarria agertu zaio ustekabean Mashable-ko kazetari bati. Facebook-en antza handia du batetik, baina bestetik, sakrifikatzen du Twitterren ezaugarri zaharrenetakoa: timeline edo txio-jario bertikala. Horren ordez, grid esan ohi zaion egitura bat dakar, agian Flipboard ere gogoratzen diguna.
http://mashable.com/2014/02/11/twitter-redesign-facebook-google/
Angeluko istripuaz, El Pais-en titularra: "Un carguero español se parte en dos en la costa vasco-francesa". Eta horren harira @AritzGalarraga-k proposaturiko aldaerak:
- "Un carguero vasco-español se parte en dos en la costa francesa"
- "Un carguero español se parte en dos en la costa francesa"
- "Un carguero vasco se parte en dos en la costa vasca"
- "Un carguero se parte en dos en la costa"
- "Un carguero español se parte la caja..."
- ...
John F. Kennedy hil zuten egunaren 50. urteurrena betetzen den ostiral honetan, CBS telebista-kateak streaming berezi bat hasiko du gaur arratsaldeko 19:40etan (Euskal Herriko ordua): 50 urteko diferituarekin, orduko telebista emanaldi berezi berdina errepikatuko du, eta lau egunez jarraituko dute horrekin, URL honetan:
http://www.cbsnews.com/videos/jfk-assassination/
Han azalduko da Walter Conkrite kazetariaren irudi ikonikoa, albistea ematen bere herrikideei.