Teknologia albisteak
3

1963ko ekainean Berrizen Mary elefantea Antzua idien kontra aritu zen desafioan. Eduardo Urzelaik an...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-28 : 13:47

1963ko ekainean Berrizen Mary elefantea Antzua idien kontra aritu zen desafioan. Eduardo Urzelaik antolatu zuen desafioa. Asteburuan Anboto astekariaren bidez izan nuen honen berri.

"Apustua" ipuina idatzi du Fernando Torrecillak gertakari honen inguruan eta astekarian elkarrizketatu zuten. Bertan, aipatzen zuen NODOak ere jaso zuela zirkuko elefantea eta idien arteko norgehiagoka. Jakin-minak bultzatuta hor dago bideoa.

Ez zaizkit honako probak gustatzen baina gertakari kuriosoa da eta... idiek irabazi zuten.

Erantzunak

2014-01-29 : 11:17

Horra Anbotoko elkarrizketa hori Fernando Torrecillari: "“Mary elefantearen eta idien desafioak publizitate handia egin zion Berrizi”
http://anboto.org/berriz/1390486454346

2014-01-29 : 11:29

Eta hona hemen desafio horren antolatzailea izan zen Eduardo Urzelairi buruzko informazioa. Idi-probak suspertzeko lanetan ibili zen eta bere biografiak dionez proba horretan kinielak sustatu zituen: "Eduardo Urzelaik idi‑demetara ekarritako beste asmakuntza bat: kinielak, idi‑demen pizgarria. "

http://www.eduardourzelai.com/euskeraz/

2014-01-30 : 17:47

Gaur @argia n @jtorner kazetariak ikuskizunaren kronika egiten digu, La Gaceta del Norte egunkarian kontatu zena gogoratuz. Istorio bitxia benetan.

http://www.argia.com/blogak/jon-torner/2014/01/30/antzua-baserriko-idiek-mary-elefantea-garaitu-zutenekoa/

Erantzun

Sartu