Sustatu logoa Teknologia albisteak
sustatu

Sustatu.eus

teknoalbistegi euskalduna

Mezuak

Whatsapp bidez zeure buruarekin bakarrik jarduteko metodoa

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2017-01-25 12:39
Whatsapp bidez zeure buruarekin jarduteko metodo baten berri eman digute. Zertarako? Ba... horrela erabiltzen duenik egon badagoela jakin dugu. Ohar pertsonalak, gogorakizunak eta irudi zehatz batzuk gordeta edukitzeko erabiltzen dituzte batzuek auto-whatsapp hauek. Nola egin? Erraza: sortu talde bat, jarri izena "neure burua", eta gehitu beste lagun bat, Urlia. Jarraian eta berehala, Urlia egotzi, eta zu zeu bakarrik geratuko zara, talde unipertsonal baina funtzionatzen duen batekin.

Dakizuen bezala, atzo hil zen Prince, Minneapolisko musikari handia. Bowie hil zenean ez bezala, You...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2016-04-22 09:44
Dakizuen bezala, atzo hil zen Prince, Minneapolisko musikari handia. Bowie hil zenean ez bezala, Youtubeko bideorik gabe gogoratu dugu, sistematikoak izan baitira Prince eta bere egile eskubideen kudeatzaileak bere klip eta musika sareko plataformetatik ezabatzen. Ale hau ere desagertua egon zen, baina azkenean baimenarekin itzuli da (Radiohead-ena barne), 'Creep' kantuaren bertsio bat.

Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta ha...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2016-01-19 11:00
Twitter jausi egin da. Goizeko 9.00ak eta 10.00ak artean gertatu da mundu mailako errore bat, eta harrezkero Twitter ez dabil ez mugikorreko aplikazioetan ez web bidez. Twitterren lehen urteetan ohikoa zen zerbitzua jaustea, eta ospetsua bihurtu zen orduan jartzen zuten irudia, balea handi batena. Baina azken 5 urteetan, azpiegitura eta ingeniaritzan ahalegin handiak egin ondoren, halakorik ez da gertatu. Mundu mailako huts-egite hau albiste izango da hurrengo orduetan, ikusiko duzue.

Etxean zaude, badakizu telefonoa han dagoela, baina non demontre? https://www.google.es/android/devi...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2015-11-19 12:03
Etxean zaude, badakizu telefonoa han dagoela, baina non demontre? https://www.google.es/android/devicemanager Google Android Device manager bisitatu, eta bertatik agindu diezaiokezu jo dezala soinua, baita isiltasun egoeran utzi bazenuen ere. Telefonoa ez badago etxean, blokeo eta mapa aukerak ere bai (azken hau, kokapena aktibatua baduzu)

Marrazkilari eta diseinatzaile katalan batek (@JordiCalvis) Twitterreko inkesta mordo baten bitartez...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2015-11-12 11:31
Marrazkilari eta diseinatzaile katalan batek (@JordiCalvis) Twitterreko inkesta mordo baten bitartez, parlamentari katalanen arteko bozketa-lehiak antolatu ditu, President nor izan behar den "hautatzeko". Finalera Oriol Junqueras eta Artur Mas iritsi dira eta gaur da bozkatzeko eguna: https://twitter.com/jordicalvis/status/664186333146009600

Txio baten bidez, inkesta bat egiteko aukera Twitterren (soilik erabiltzaile batzuen esku oraingoz, ...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2015-10-26 15:41
Txio baten bidez, inkesta bat egiteko aukera Twitterren (soilik erabiltzaile batzuen esku oraingoz, hedatzen ari da aukera). Adibide honetan, galdera izan da ea #traol edo @ErabiltzaileIzen baten ondoren deklinabidea nola bereizi behar dugun. @Sustatu-ren hobetsi du herriak, ez @Sustatu|ren baina beste aukera batzuk ere aipatu dira, bereziki apostrofea edo espazio hutsa: @Sustatu ren @Sustatu'ren

Dropcoin borondatezko laguntza-ordainketa sistema jarri dute abian Zuzeun. Nafarrak dira Dropcoin si...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2015-05-28 10:37
Dropcoin borondatezko laguntza-ordainketa sistema jarri dute abian Zuzeun. Nafarrak dira Dropcoin sistema hau sortu dutenak, eta haiekin elkarlanean, euren sistema euskaratu eta webgunean txertatu dute Zuzeun. Info gehiago: https://www.dropcoin.es/eu/nola-erabili/ https://www.dropcoin.es/eu/ohiko-galderak/ http://zuzeu.eus/2015/05/27/dropcoin-euskarara/

Taldekako mezu pribatuak ditugu jada Twitterren

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2015-02-04 10:13
Taldekako mezu pribatuak ditugu jada Twitterren. Baina, Whatsapp hor izanda, ze nezesidade izango du jendeak? Bestalde, interfazeko mezuak ez dirudi euskaratu direnik.

Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2015-02-03 09:54
Benetan @Euskalmet, erabaki dituzuen traol horiek, artikulu barik, ze txarto ematen duten euskaldun gehienen belarrira... #elur edo #euri baino mila bider naturalago emango lukete #elurra edo #euria balira. Mesedez. Benetan, mesedez.

Hemen da #puntueus domeinua http://sustatu.eus aktibatu dugu gaur. Hainbat aitzindarik bihar aurkezt...

Sustatu Albisteak
Sustatu Albisteak
2014-06-27 11:48
Hemen da #puntueus domeinua http://sustatu.eus aktibatu dugu gaur. Hainbat aitzindarik bihar aurkeztuko dituzte beren domeinu berriak Bilbon egindako ekitaldi batean, eta baliteke zenbaitek gaurdanik aktibatzea jada. Gure URL zahar guztiak automatikoki desbideratzen dira. Twitterreko ikonoan ere PuntuEus zeinua ezarri dugu, hemendik egin daiteke: http://twb.ly/7MSPAO31
Jarraitu gaitzazu