Euskaraz egindako lehen filmaren aurkikuntzari buruzko prentsaurrekoa
Ostirala, azaroak 29, 10:30ean, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), prentsaurrekoa egingo da euskaraz filmatutako lehen pelikula Gure Sor Lekuaren kopia baten aurkikuntzaren berri emateko.
Prentsaurrekoan izango dira:
Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
Josu Amezaga, UPV/EHUko irakaslea
Josu Martinez, UPV/EHUko ikertzailea
OHARRA: Pelikularen ikerketa prozesuan dagoenez, ez da elkarrizketarik emango prentsaurrekotik at.
Mila esker. Prentsaurrekoan adierazitakoa gure webgunean jarri genuen (http://ttiki.com/58027) eta oso txukun jaso zuten Berriak (http://ttiki.com/58028), Garak (http://ttiki.com/58029), ZuZeuk (http://ttiki.com/58030), eitb.com-ek (http://ttiki.com/58031) zein beste zenbait komunikabidek: eskerrik asko guztioi horren lan txukuna egiteagatik
Filma digitalizatuta dago jada baina ikerketa erabat amaitu arte gordeta egongo da. Batetik soinua nahiko genuke lortu lehenik; bestetik ikerketagai da oraingoz. Urtebete beharko dugu. Horren ostean, jende guztiaren esku jartzea da UPV/EHUren erabakia, baina formula zehatza zein izango den ez dakigu oraindik .
Kaixo @nortaldea. Prentsaurrekoaren berri kargatu zenuten... baina, prentsaurrekoan adierazitakoa? Informazioa osatzen baduzue irakurleek eskertuko dizuete. Bestalde, filma digitalizatu da jada? eta sarean jarri behar duzue? Eskerrik asko eta zorionak aurkikuntzagatik.