Teknologia albisteak
6

Badirudi denok Whatsapp utzi eta Telegramera goazela, ala? Atzo eguerdian sartu nintzen ni Telegrame...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-02-20 : 14:31

Badirudi denok Whatsapp utzi eta Telegramera goazela, ala? Atzo eguerdian sartu nintzen ni Telegramen eta ordutik nire 5 kontaktu pasatu dira, azkena gaur goizean. Gaurtik aurrera gehiago, Facebook-en erosketa albistearen ondoren.

Erantzunak

2014-02-20 : 14:34

Web nabigatzaileentzako interfazea ere badago garatuta. Hori itzultzen ere animatzen da norbait? Itzulpen sistema osoa gehitu beharko zaio seguruena baino, ez da horren zaila izango ez?

https://github.com/zhukov/webogram

2014-02-20 : 14:41

Gainbehera dabilen enpresa bat (Facebook) beste antzeko bat erosten (Whatsapp)? kuriosoa bederen

2014-02-20 : 16:26

Whatsapp aipatu du @garaolaza k gaur hemen, Facebook-ek erosi egin duela delako eguneko notizia. 14 mila milioi euroko operazioa izan da, eta akordioa, bere detailean, Facebook-ek berak argitaratu du:

http://investor.fb.com/secfiling.cfm?filingID=1326801-14-10&CIK=1326801 (burtsan egoteak gardentasun neurriak eskatzen ditu legez AEBetako enpresetan)

Analisiak? Bakoitzak berea! Bi esteka utziko dizkizuegu:

http://www.theverge.com/2014/2/19/5428022/connect-or-die-why-facebook-needed-whatsapp Erosketa premiazkoa zuela Facebook-ek dio aditu honek.

http://mashable.com/2014/02/20/facebook-whatsapp-19-billion/ (nola eragiten dion konpetentziari, eta Mashable-ko beste komentario gehigarri batzuetara loturak ere bai)

2014-02-21 : 11:22

Telegramekoa, oraingoz, beste bluff bat iruditzen zait, spotbros eta antzekoak bezala. Whatsapparen arrakastak oraindik ez du areriorik.

2014-02-21 : 11:54

Webogram - http://webogr.am

2014-02-24 : 17:08

Eta #diotenez , ezinezkoa da kontua desaktibatzea telefonoa ostu badizute... :-/ http://www.hojaderouter.com/seguridad/telegram-desactivacion-cuenta-problemas/11641

Erantzun

Sartu