OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Artikuluak
Urriaren 25ean, ostiralez, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 33. biltzarra: Botiketatik haratago
OEEren 33. Osasun Biltzarra Zornotza-Amorebietan egingo da eta aurten Botiketatik haratago joateko zeregin behar dugun aztertuko da. Horretarako bi mahai inguru interesgarri izango ditugu:
- Min kronikoariaurreegiten
- Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo
Eta, horiez gain, komunikazio eta posterrak, despreskripzioari buruzko tailer bat eta Historia klinikoa eta euskarari buruzko hitzaldi bat.
OEEren eta EHU-UPVren Osasun Biltzarra: Osasunaren sustapena guztion ardura
Honen bidez, urtero egiten dugun Osasun Biltzarraren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo biltzarra apirilaren 21 eta 22an egingo da Donostian.mailto:oee@oeegunea.eus
Jardunaldia: COVID-19 eta gero, zer?
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen Nafarroako taldeak proposatutako egitarauan COVID-19ak zenbait arlotan izan duen eragina eta egoera honetatik ikasitakoa landuko da mahai inguruetan. Ahozko komunikazio eta posterretan gai hau hartzeko aukera bada, nahiz eta bestelako gaiak ere ongietorriak izanen diren. COVID-19 eta gero, zer? Galdera horretatik abiatuta zer ikasi eta zer hausnartu izanen dugu martxoaren 25ean eta 26an Atarrabian eginen dugun Osasun Jardunaldian.
Sinatu eta zabaldu, logopeda euskaldunak behar ditugu eta!
Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) helegitea aurkeztu zion bere gatraian Osakidetzak Logopeda lanpostuetarako egindako deialdiari, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egin bezala. Logopedia lanpostu horiek profesionaltasunez betetzeko eta arreta pazienteek behar duten mailan emateko hizkuntza biak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako jarri dugu. Eskaera hau babesteko izenpeak jasotzen ari gara. Gurekin bat egin nahi? Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu: Sinatu hemen
30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean (osasun-arloan euskararen erabilera bultzatu nahi duen elkartea), 2020ko azaroaren 13an eta 14an Osasun Biltzarra egingo dugu. Hogeita hamargarren aldia da Biltzarra antolatzen dela eta oraingo honetan PREBENTZIOAREN gaiaren inguruan izango da.
Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa
Egunero jaso ohi ditugu mugikorrean hainbat bideo, irudi barregarri, audio, istorio, meme… Baina, horietako zenbat izaten dira euskaraz? Euskararen Eguna astebete barru izango da, eta, gaztelera eta frantsesa parra-parra sartzen ari zaizkigula ikusita, erronka bat proposatu nahi dizuegu: gure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa eta horien barruan, osasuna eta euskara lotzen duten mezuak. Helburua watxap eta telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sormena nahiz sarea miatzeko trebezia gako izango dira horretan. Bi talde egingo dira: mezu orokorrak eta osasunarekin lotutako mezuak.
Aniztasuna osasunean hizpide OEEren Osasun Biltzarrean
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean (osasun-arloan euskararen erabilera bultzatu nahi duen elkartea), 2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Iruñean NUPeko Osasun ikasketen Unibertsitate Eskolan Osasun Biltzarra egingo dugu. Hogeita zazpigarren aldia da Biltzarra antolatzen dela eta oraingo honetan ANIZTASUNA OSASUNEAN gaiaren inguruan izanen da.
Gizaki ahalduna ala menpekoa
Ahalduntze hitza alor ugarietan erabiltzen den modako hitza da, hau da, politikan, ekonomian, filosofian zein hezkuntzako idatzi kritikoetan; begi bistakoa baita, gure bizitzarako zeregin ugarietan, gizartean nabaria den norbanako edo taldearen boterea galdu izan dugulako irudipena. Zer jaten dugun, zer nahi dugun, zer erosten dugun, nola bizi nahi dugun, zein da gure pentsamoldea edo informazio iturriak, gure hurbileko erabakiguneetatik urrunekoetara joan zaizkigu edo eraman dizkigute. Adibidez, ekonomia “merkatuen” eskuetan omen dago, estatuak enpresa handienen esanetara daude eta lege araudiak urrutitik datozkigu (Madril, Bruselas, Davos, …). Horrela, gure erabakiak gauzatzerako orduan, gero eta zailagoa da, kontrako joera ikusten dugulako, nazioaren etorkizunetik hasita, gure platerean jaten dugun azken jakiraino.
Bertso-saio klinikoak otsailaren 4an Bilbon
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun arloan euskara bultzatzeko diharduen elkartea da. Egiten dituen ekimenen artean bertsio-saioak egoten dira baina bereziak izaten dira, osasun-alorreko jendeari zuzenduta daudelako.
OEEk osasuna eta jarduera fisikoa zein kirola uztartuko ditu datorren astean egingo duen 25. Osasun Biltzarrean
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) zilarrezko ezteiak ospatuko ditu aurten, Gasteizen antolatuko duen Osasun Biltzarraren 25. edizioan. Biltzarra apirilaren 17 eta 18an izango da Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (EHU). Bi egunetan zehar, batik bat osasun-arloan jarduera fisikoa nola txertatu aztertuko da, 13 hitzaldi, 16 ahozko komunikazio, 23 poster eta 4 tailerren bitartez. Jardunaldia osasuna, jarduera fisikoa eta kirolaren arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago batez ere, baina bestelako kolektiboei ere irekita dago.