Teknologia albisteak

OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Erabiltzailearen artikuluak

Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa

Egunero jaso ohi ditugu mugikorrean hainbat bideo, irudi barregarri, audio, istorio, meme… Baina, horietako zenbat izaten dira euskaraz? Euskararen Eguna astebete barru izango da, eta, gaztelera eta frantsesa parra-parra sartzen ari zaizkigula ikusita, erronka bat proposatu nahi dizuegu: gure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa eta horien barruan, osasuna eta euskara lotzen duten mezuak. Helburua watxap eta telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sormena nahiz sarea miatzeko trebezia gako izango dira horretan. Bi talde egingo dira: mezu orokorrak eta osasunarekin lotutako mezuak.

Aniztasuna osasunean hizpide OEEren Osasun Biltzarrean

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean (osasun-arloan euskararen erabilera bultzatu nahi duen elkartea), 2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Iruñean NUPeko Osasun ikasketen Unibertsitate Eskolan Osasun Biltzarra egingo dugu. Hogeita zazpigarren aldia da Biltzarra antolatzen dela eta oraingo honetan ANIZTASUNA OSASUNEAN gaiaren inguruan izanen da.

Gizaki ahalduna ala menpekoa

Ahalduntze hitza alor ugarietan erabiltzen den modako hitza da, hau da, politikan, ekonomian, filosofian zein hezkuntzako idatzi kritikoetan; begi bistakoa baita, gure bizitzarako zeregin ugarietan, gizartean nabaria den norbanako edo taldearen boterea galdu izan dugulako irudipena. Zer jaten dugun, zer nahi dugun, zer erosten dugun, nola bizi nahi dugun, zein da gure pentsamoldea edo informazio iturriak, gure hurbileko erabakiguneetatik urrunekoetara joan zaizkigu edo eraman dizkigute. Adibidez, ekonomia “merkatuen” eskuetan omen dago, estatuak enpresa handienen esanetara daude eta lege araudiak urrutitik datozkigu (Madril, Bruselas, Davos, …). Horrela, gure erabakiak gauzatzerako orduan, gero eta zailagoa da, kontrako joera ikusten dugulako, nazioaren etorkizunetik hasita, gure platerean jaten dugun azken jakiraino.

Bertso-saio klinikoak otsailaren 4an Bilbon

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun arloan euskara bultzatzeko diharduen elkartea da. Egiten dituen ekimenen artean bertsio-saioak egoten dira baina bereziak izaten dira, osasun-alorreko jendeari zuzenduta daudelako.

OEEk osasuna eta jarduera fisikoa zein kirola uztartuko ditu datorren astean egingo duen 25. Osasun Biltzarrean

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) zilarrezko ezteiak ospatuko ditu aurten, Gasteizen antolatuko duen Osasun Biltzarraren 25. edizioan. Biltzarra apirilaren 17 eta 18an izango da Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (EHU). Bi egunetan zehar, batik bat osasun-arloan jarduera fisikoa nola txertatu aztertuko da, 13 hitzaldi, 16 ahozko komunikazio, 23 poster eta 4 tailerren bitartez. Jardunaldia osasuna, jarduera fisikoa eta kirolaren arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago batez ere, baina bestelako kolektiboei ere irekita dago.

OEEren 24. Osasun Biltzarra apirilaren 4 eta 5ean

Datorren astean OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Osasun Biltzarra antolatu du Donostian. 1991tik urtez urte hutsik egin gabe egin izan da, eta osasun-zerbitzuak euskaraz emateko behar den trebakuntza jasotzeko oso lagungarriak izan dira biltzar hauek. 24. edizio honek Osasun Hezkuntza izango du ardatz, profesionalen zein pazienteen ikuspegitik abiatuta.

OEEren 23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora

Ia dena prest dago datorren maiatzaren 10 eta 11n, Iruñean, OEEren 23. Osasun Biltzarra egiteko. Aurten Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin antolatu dute. Maiatzean egingo dugun Biltzarrean Haurtzarotik Gaztarorako gaiak jorratuko ditugu. Izan ere, 13 hitzaldi, 14 ahozko komunikazio eta 27 poster aurkeztuko dira. Horretarako hiru ildo nagusi jorratuko dituzten mahai inguruak antolatu ditugu, komunikazioen aurkezpenez gain.

1

OEEren 23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora

Biltzarra maiatzaren 10 eta 11n egingo da, Iruñean, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Osasun Arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago baina bestelako kolektiboei ere irekita dago. Hiru mahai-ingurutan oinarrituta dago: “Etorkizuneko osasuna sustatzen”, “Zer du nire seme-alabak?”, eta “Konponbide bila...”. Izena ematea www.oeegunea.org webgunetik egin behar da eta epea maiatzaren 6ra arte izango da.