Teknologia albisteak

OEEren eta EHU-UPVren Osasun Biltzarra: Osasunaren sustapena guztion ardura

Honen bidez, urtero egiten dugun Osasun Biltzarraren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo biltzarra apirilaren 21 eta 22an egingo da Donostian.mailto:oee@oeegunea.eus

Biltzarraren ardatza osasunaren sustapena izango da. Osasun-arloko profesionalak eta osasun-zerbitzuetan lan egiten duten gainerako langileak dira ezinbesteko osasunaren sustapenerako, baina ez nahikoa. Jaio, hazi, lan egin, eta bizi garen tokietako ezaugarriek eta baldintzek determinatzen dute gure osasuna. Horiek guztiak ezagutu, aztertu eta beren bueltan lan egiteko ezinbestekoa da beraz eragile ezberdinen parte hartzea eta euren arteko lankidetza.

Hiru mahai-inguru izango ditugu:

  1. Tokiko osasuna sustatzeko elkarlana: Auzozaintza programa publiko-komunitarioa
  2. Osasuna sustatzeko modu ezberdinak
  3. Desberdintasun ardatzak (Kolektibo ezberdinak + generoa)

Eta lau tailer ere izango dira:

  1. Ariketa fisikoa 3. adineko pertsonengan
  2. Elikadura eta osasunaren sustapena
  3. Bakardadearen bidelagunak
  4. Mindfulness, autozaintza eta autoerrukia

 

Egitaraua: hemen.

Izena emateko: hemen

 

Argibideetarako:

944 00 11 33  oee@oeegunea.eus

Erantzun

Sartu