Teknologia albisteak

OEEren 23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora

Ia dena prest dago datorren maiatzaren 10 eta 11n, Iruñean, OEEren 23. Osasun Biltzarra egiteko. Aurten Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin antolatu dute. Maiatzean egingo dugun Biltzarrean Haurtzarotik Gaztarorako gaiak jorratuko ditugu. Izan ere, 13 hitzaldi, 14 ahozko komunikazio eta 27 poster aurkeztuko dira. Horretarako hiru ildo nagusi jorratuko dituzten mahai inguruak antolatu ditugu, komunikazioen aurkezpenez gain.

Osasun Biltzarrak

Atzera begiradatxo bat eginez gero, 1991n lehenengo osasun-jardunaldiak egin genituenean, ez genekien Osasungoa Euskalduntzeko Erakundekook gai izango ginenik urtez urte horrelako ekimena egiteko. Baina halaxe izan da, eta etenik gabe gai asko jorratu izan ditugu osasun-arloan euskarazko prestakuntza bakarrenetakoak izan diren biltzar hauetan: Gaixotasun infekziosoak, Eritasun kronikoak eta bizi-kalitatea, Neurozientziak, Osasuna eta teknologiak, Gaixotasun kardiobaskularrak, Osasun Berrikuntzak, Emakumeak eta Osasuna, Osasun langileon erronka berriak…

Aurtengo gaia

Maiatzean egingo dugun Biltzarrean Haurtzarotik Gaztarorako gaiak jorratuko ditugu. Izan ere, 13 hitzaldi, 14 ahozko komunikazio eta 27 poster aurkeztuko dira. Horretarako hiru ildo nagusi jorratuko dituzten mahai inguruak antolatu ditugu, komunikazioen aurkezpenez gain. Bertan, ikuspuntu mota ezberdinen arabera, mahai-inguru bana antolatu da: “Etorkizuneko Osasuna Sustatzen”, “Zer du nire seme-alabak?” eta  “Konponbide bila...”.

Mahai-inguruak

Lehenengoan gaur egun pil-pilean dugun Etorkizuneko osasuna sustatzen gaiari helduko diogu zenbait hitzaldiren bidez. Bertan, haurtzaroko osasun-sustapenaren ikuspegi poblazionala, gazteen bizi ohituren azterketa eta drogei buruzko jokaerak landuko ditugu.

Bigarren mahai-inguruak “Zer du nire seme-alabak?” du izenburu. Adin zehatz honetan garrantzitsuak zein bereziak izaten diren gaiak aukeratu dira: pubertaroa eta bere aldaerak, geroz eta sarriago diren elikagaien alergietarako tratamendu berriak eta sozialki zein osasun harretan horren gogorra suertatzen diren haurtzaroko tratu txarrak.

Biltzarraren azken mahai-inguruak, “Konponbide bila…”-k, osasun arretan haurtzaro zein gaztaroko zenbait gai zehatzi eskainitako atentzioaz hitz eginen dugu: adinez-adin ikusten diren intoxikazioen arreta, egutegi kirurgikoaren kronologia eta berezitasunak, eta azkenik, gazteek osasungintzan duten autonomiaz.

Hitzaldi osagarria: Diagnostiko bat gure euskararen osasunari

Gai sanitarioak alde batera utzita, gauza gehiago ikusteko aukera izango dugu, parte hartzaileen interesa bilduko duen beste hitzaldi baten bidez. Gure euskararen osasunaren azterketa egingo da.

Tailerrak

Gazteekiko komunikazioak askotan ez dira errazak izaten eta hauetan horiekiko komunikazioak landuko dira. Guraso euskaldunekin ere, drogen gaia landuko da.

Aipatu beharra dago, EHLMPE-AVPAPak biltzar honekin bat eginez bere VII. Topaketa antolatu duela.

Arazoak arazo, ikusten denez, egitarau luze, zabal eta interesgarria prestatu du OEEk, maiatzaren 10 eta 11n egingo dugun osasun-biltzarrerako.

Gonbidatua

Aurten, Biltzar honen amaiera ekitaldirako Euskaltzaindiko Zuzendaritzan dagoen Sagrario Aleman gonbidatuta dago.

Babeslea

Aipatu beharra dago babesleen laguntzari esker eraman dugula aurrera Biltzar hau. Izan ere, OEE, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatren Elkartea elkarrekin antolatzeaz gain, Iruñeko Udalak, Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Medikuen Elkargo Fundazioak lagundu dutela, Aristu Upategiak, Almirall, Esteve, GSK, Ferrer eta Sanofi enpresez gain.

Informazio gehiago:

OEEren Idazkaritza Teknikoa: Janire Goiria

944 042 720, oee@oeegunea.org

http://www.oeegunea.org

Erantzun

Sartu