Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun arloan euskara bultzatzeko diharduen elkartea da. Egiten dituen ekimenen artean bertsio-saioak egoten dira baina bereziak izaten dira, osasun-alorreko jendeari zuzenduta daudelako.
Aurten ere, bertso-saio klinikoak izango ditugu denontzat gozagarri. Saioak otsailaren 4an, arratsaldeko 7etatik aurrera izango dira, Bilboko Kalderapeko Euskal Gunean. Gogoratu behar da, bertsoak ez ezik afaria ere egongo dela 9etatik aurrera.
Bertan, Jon Maia eta Eneko Abasolo “Abarkas” arituko dira bertsoginen. Saioan, kanporaketa-sistema bidez antolatutako talde txapelketa bat jokatuko da. Bertsolariek kanporaketa-saio bakoitzean bertso kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen sintomatologiari dagokion gaixotasuna asmatu behar dute. Bertsoak behin kantatzen dira eta denak asmatu ezean kaleratua izango da talde hori.
Bertso saioan izena emateko bidali mezua oee@oeegunea.eus-era otsailaren 2 baino lehen.
Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri bertso saio klinikoaren oinarriak:
(http://www.oeegunea.eus/includes/elFinder/files/2-Oinarriak.pdf
Erantzun
Sartu