Teknofiloen albistegia

XIX. mendeko eleganteen VI. bilkura

2018-11-21 : 12:15

Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean, larunbat honetan, azaroaren 24ean, XIX.mendeko Eleganteen VI. bilkura antolatu du. Jarraian egun honetan gozatu ahal izango diren ekintzak.

 

XIX. mendeko Eleganteen VI. Bilkura 2018 Ormaiztegin

Azaroaren 24ean: XIX. mendeko VI. eleganteen bilkura

Egun osoan zehar:

  • Herriko denda, taberna eta zenbat lekutan XIX. mendeko dekoratuak
  • Photocall eliza atarian
  • “Ormaiztegiko bainuetxea” erakusketa
  • Garaiko autoen erakusketa
  • JunDaJo txaranga

12:30

  • Museotik abiatuta, PASEO ELEGANTEA garai bateko bainuetxeraino

12:00 // 14:00

  • PINTXO ELEGANTEEN V.  LEHIAKETA herrikoia

Partaideak; Arana, Itxune, Murua eta Eskola Zaharrak taberna. Osagai nagusia piperra. Pintxorik onenak GARAIKURRA eta bozkatzaileen artean Ormaiztegiko Kuko jatetxean bi lagunentzako OTORDUA zozkatuko da.

14:30

  • ELEGANTEEN BAZKARIA, Gazte Taldeak antolatuta, karpan.

Ondoren:

  • BINGO HERRIKOIA

17:00

  • Paperezko panpinak eta osagarriak egiteko haurrentzako tailerra eta karta jokoak eliz atarian(doan)

18:00

  • Hiru gozogile profesionalen eskutik, TXOKOLATEA eta BOLATUEN prestaketa eliz atarian. Ondoren dohako dastaketa musikarekin girotua.

Antolatzailea:

Zumalakarregi Museoa

Babeslea:

Ormaiztegiko Udala

Laguntzaileak:

  • Ormaiztegiko Gazte Taldea
  • Egaña gozotegia (Azpeitia)
  • Muruamendiaraz gozotegia (Elgoibar)
  • Unanue gozotegia (Ordizia)
  • Kuko Jatetxea

Parte hartzaileak:

  • Grupo de coches de época
  • Angel Elorza, argazkilaria

XIX.mendera bidaia egingo duten komertzioak:

  • Pagosa Okindegia
  • Ileapaindegiak: Arantxa, A&M, Itsaso  
  • Josetxo Arraindegia
  • Dendak: Iñaki Autozerbitzuak eta Estankoa
  • Tabernak: Arana, Arantxa, Itxune eta Murua.

Informazio gehiagorako:

Zumalakarregi Museoa

Muxika Egurastokia 6

20216 Ormaiztegi

Tf.: 943 88 99 00 – 659 43 45 66

Email-a: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu