Zumalakarregi Museoak, Boinas Elósegui enpresaren laguntza bereziarekin, “Txapela… Noiztik?” erakusketa antolatu du. Txapela fabrikaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskaini digu. Ekainaren 22an inauguratu ondoren, abenduaren 2arte ikusgai izango da. Bisita gidatuak ere egongo dira, aurrez erreserbatuta, eta 6-12 urte bitarteko haurrentzat tailer didaktikoak ere bai.
Zumalakarregi Museoak, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas Elósegui enpresaren partaidetza bereziarekin, “Txapela… Noiztik?” aldi baterako erakusketa antolatu du. Txapela fabrikaren 160. urteurrenak euskaldunen artean buruko honen erabilera noiz zabaldu zen aztertzeko aukera eskaini digu. XIX. mendean sortu zen txapela fabrika eta Tomas Zumalakarregiren eragina nabarmena izan zen bere erabilera zabaltzerakoan.
Izan ere, nahiz eta askok txapela euskaldunei betidanik lotutako elementua izan zela pentsatu, benetan gure artean erabilera XIX. mendean zabaldu zen eta karlistadek oso paper garrantzitsua jokatu zuten horretan. Karlistek bereziki, baina baita euskal boluntario liberalek ere, txapela hautatu zuten beraien uniformeak osatzeko.
Erakusketak euskaldunen artean txapelaren erabilera zabaldu zeneko fenomenoa aztertzeaz gain “La Casualidad Boinas Elosegui” txapel fabrikaren XIX. mendeko bilakaera ere adieraziko du.
Erakusketa ekainaren 22tik abenduaren 2ra arte luzatuko da.
Museoaren ordutegia:
Martxoaren 1etik urriaren 31a bitarte:
Azaroaren 1etik otsailaren 28ra arte:
Bisita gidatuen zerbitzua
Mikel Alberdi, erakusketaren komisarioaren eskutik bisita gidatua eskaintzen dugu. Aldez aurretik erreserba egin behar da.
Aisialdi talde eta udalekuetarako plana
Erakusketari loturiko tailer didaktikoa prestatu dugu. Uztailan zehar eskainiko da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (kopuru mugatua).
Informazio gehiago:
Zumalakarregi Museoa. Muxika Egurastokia 6. 20216 Ormazitegi (Gipuzkoa)
Tf.: 943 88 99 00 – 659 43 45 66 // Email-a: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Erantzun
Sartu