Teknologia albisteak

Irakurketa zikloa Zumalakarregi Museoan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-13 : 14:52

Zumalakarregi Museoak irakurketa-zikloari hasiera emango dio datorren apirilaren 30ean Vicente Blasco Ibañezen “El Intruso” liburuarekin. “Migrazioak” izango da liburuen gaia eta ekainean, irailean eta azaroan izango dira hurrengo saioak. Saio guztiak Ormaiztegiko udal liburutegian izango dira 18:30etatik 20:30etara. 

Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean eta Irizar Coop. patrozinatua, “Migrazioak” proiektuaren barruan, irakurketa zikloari hasiera emango dio datorren apirilean. Monica Leiva kazetaria izango da topaketa hauetako dinamizatzailea, eta apirilaren 30ean Vicente Blasco Ibañezen “El Intruso” liburua landuko da.

Ekainaren 14an berriz, Robert Laxalt autorearen “La dulce tierra prometida”. Chimamanda Ngozi Adichieren “Amercanah” liburua landuko da irailaren 24an. Eta azkenik, azaroaren 5ean Najat el Hachmi autorearen “El último patriarca” liburuarekin amaituko dugu irakurketa zikloa.

Saio guztiak Ormaiztegiko udal liburutegian izango dira 18:30etatik 20:30etara. Doakoak.

Erantzun

Sartu