Oramiztegiko Zumalakarregi Museoan, azaroaren 10en "Bainuetxeko mosaikoak" familia tailerra izango da 11:00etatik 13:00etara. Eta arratsaldez, 17:30etatik 19:30etara, Europako Ondare Jardunaldien barruan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkar lanean, "Bainuetxeko ahotsak" kafe tertulia antolatu du.
Zumalakarregi Museoan, Ormaiztegin 1853an inauguratu zuten bainuetxea nolakoa ote zen imaginatuko dugu. Haur bakoitzak, Ormaiztegiko bainuetxeko 1853ko katalogoa ereduak ikusiz, diseinu propio bat egiten, eta Ormaiztegiko bainuetxearen mosaikoak berregingo ditu. 11:00etatik 13:00etara. Anima zaitez! Parte hartze mugatua.
Izen ematea: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus / Telf: 943 88 99 00.
Arratsaldeko "Bainuetxeko ahotsak" kafe tertulian, berriz, bainuetxearen inguruko esperientzia pertsonalak jasotzea bilatzen da.
OEJ jardunaldien informazio gehiago (Klik egin hemen)
Erantzun
Sartu