Zumalakarregi Museoak eta Ormaiztegiko San Andres eskolak elkarlanean, "Guztiok gara migratzaile" proiektua gauzatu du 2018-2019 ikasturtean zehar. Bertan LH6ko ikasleak izan dira protagonista. Proiektuaren emaitza gisa, Museoak aldi baterako erakusketa berria inauguratuko du ekainaren 20an arratsaldeko 17:30etan.
Museoak aurrean duen Migrazioak proiektu handiagoaren barnean sartua, hezkuntza saio hauek migrazioaren gaia ikasleekin lantzea zuten helburu. Hauek, migrazioaren errealitatea lehen pertsonan ezagutu eta inguruko pertsonei elkarrizketak egitearen bidez, esperientzia ezberdinak gertutik bizitzea bilatzen zelarik. Proiektu luze honen emaitzak bildu eta erakusteko, Zumalakarregi Museoan aldi baterako erakusketa bat prestatu da, bertan haurrek gauzatutako elkarrizketa ezberdinen emaitzak eta zenbait objektu ere ikusi ahal izango dira.
Erakusketaren inaugurazioa ekainaren 20an arratsaldeko 17:30etan izango da. Sarrera doakoa da eta gonbidatuentzan mokadutxoa izango da bertan.
Erantzun
Sartu