Teknologia albisteak

19.14. Kabia Digitala 2019ko Durangoko Azokan

Sustatu
2019-12-05 : 23:35

Segura Irratirako. Ohi bezala Iñigo Arretxerekin grabatu beharrean, oraingoan Anaitze Jauregirekin izan da. Nola podcasta grabatu zen Durangoko Azoka irekitzen zen egunean, gaia huraxe izan zen, Durango, eta bereziki Azokan dagoen atal teknologikoak, Kabia Digitalak duen egitaraua.

Publizitatea

19.13. Gaurko errezeta: Letra zopa

Sustatu
2019-12-02 : 11:32

Segura Irratirako,  Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Egunen Behin-eko jokoan letra-zopak nola sortu diren aipatu dugu, eta bestetik Japoniako enpresa teknologiko batetik etorritako albistea: lau eguneko lan astea probatu dutela eta ondo irten zaiela, ez bakarrik daude langileak gustora, produktibitateak ere gora egin du!

19.12: Streaming berriak, Apple eta Disney

Sustatu
2019-12-02 : 11:28

2019. urteko 12. podcasta, azaroaren 21ean grabatua Segura Irratirako,  Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. INE estatistika institutuak mugikorretako mugimendu datuak gordeko dituela eta, bestetik, streaming zerbitzu berriak, Apple TV Plus, eta Disney Plus.

19.11: #EhundakaAhizpa ekimena

Sustatu
2019-12-02 : 11:20

2019. urteko 11. podcasta, azaroaren 14an grabatua Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Mundolingo nazioarteko mintzalagun topaketak aipatu ditugu, eta baita #EhundakaAhizpa ekimena, emakumezko twitter erabiltzaile euskaldunen ikusgarritasunaren alde.

19.10: Twitter eta propaganda politikoa

Sustatu
2019-12-02 : 09:25

2019. urteko 10. podcasta, azaroaren 7an grabatua Segura Irratirako,  Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Twitterrek propaganda politikoa debekatu nahi duela, batetik, eta Google Word Coach jokoa aipatu dugu bestetik.

19.09: Arimen gaua eta Abascalen instagrama

Sustatu
2019-12-01 : 11:15

2019. urteko 9. podcasta, urriaren 31n grabatua. Segura Irratian, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin izandako solasean hitz egin dugu Santiago Abascal Vox-eko liderraren Instagram harrigarriaz, eta baita Arimen Gau edo Halloween delakoaz, ohitura euskaldun berreskuratuaz, zehazki.

19.08. Wikidata eta Rome2Rio

Sustatu
2019-12-01 : 10:59

2019. urteko 8. podcasta, urriaren 24an grabatua. Wikidata zer den, Wikipediari laguntzen dion adar bat, eta baita bideak aurkitzeko Rome2Rio webgunea. Segura Irratian, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin izandako solasaldia.

19.07. Inuitak eta beste

Sustatu
2019-12-01 : 10:53

2019. urteko 7. podcasta, urriaren 17an grabatua Segura Irratirako,  Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Beste hizkuntza gutxituen presentzia geure artean eta teknologiaren munduan, eta baita Twitter hobeto erabiltzeko tresnaren baten gomendioa.

19.05. Dantzak sarean

Sustatu
2019-12-01 : 10:51

Segura irratian, urriaren 5ean. Euskal dantzak, ondare eta Interneteko indar bizi gisa, eta Eurokopan esatari euskaldunak bilatzeko deia. Batez ere Dantzan.eus webgunearen jardunari begiratu bat.

19.04: Musika kontsumoaz

Sustatu
2019-12-01 : 10:48

Segura irratian, 19.04 atala, urriaren 3an aireratua uhinetan. Musika kontsumoa, gailuak, joerak, biniloa-CD, deskargak eta pirateria.

19.03. Euskaraz kantatzeko app-ak

Sustatu
2019-12-01 : 10:41

Segura Irratian, hautes-propagandarik ez jasotzeko prozedura, eta euskaraz kantatzeko aplikazioak, Kantari delakoa eta Kantuz ere bai. Irailaren 26an eman zen saio hau.

Sustatuk eta Segura Irratiak kolaborazioa hasi dute

Sustatu
2019-09-19 : 09:13

Sustatun iruzkintzen ditugun teknologiako eta Interneteko gaiak ahotsez ere komentatuz, Segura Irratiarekin kolaboratzen hasiko gara gaurdanik. Irrati honen Goizerokoa saioan, 10:30ak aldera ostegunero, teknologiaz hitz egingo dugu.

‹‹ Hurrengoak

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: