Teknologia albisteak

Garazi Auzmendirekin podcasta: Basoak eta klima aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-07 : 16:08

Sustatu Podcast-aren 20.02 zenbakiko ale hau 2020 urteko lehen podcasta / hitzaldi grabatua izan da. Urtarrilaren 22an Arrasaten izan zen hitzaldia. Basoek aldaketa klimatikoarekin duten erlazioaz hitz egin zuen Garazi Auzmendi kontserbazionistak.

Formakuntzaz, Garazi Auzmendi ingeniari industriala da, baina bere jardun profesionala ingurugiroarekiko ardura eta zaintzaren alorrera bideratu du azken urretan, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren bat izan zuelako 2018 eta 2019 urteetan Gipuzkoako Basoek klima aldaketarekin duten harremana ikertzeko. Grabatu dugun hitzaldiak Gipuzkoako esperientzia lokal hori du abiapuntu, baina entzungo duzuenez, askoz zabalagoa da gaia eta ingeniari honen ezagutza eta azalpenen irismen. Zuekin, beraz, Garazi Auzmendi ingeniaria, basoak eta aldaketa klimatikoa.

 

Garazi Auzmendik aurkezpen oso bat prest du hitzaldi hau herriz herri emateko. Berarekin kontaktatzeko, Twitter bidez egin dezakezue, eta Landarlan ingurumen elkartearen nidez ere bai.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Sustatu podcast

Podcast hau osatzen dute agerkari honetako audio albisteek. Ildo editoriala esoteriko samarra da. Batzuetan Segura Irratirako grabatzen ditugun kolaborazioak dira, beste batzuetan, hitzaldi publikoak grabatzea merezi zutenak. Eta batzuetan, auskalo...

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago