
Internet omen da ligatzeko dantzaleku berria, gure helburua Euskaldun guztiak dantzan jartzea da! Saltsa badago!
Datuen arabera harreman sexualak gora doaz Tinder eta antzeko aplikazioen bidez. Hala ere, gero eta jende gehiago kexu da harremanak ez ditugulako zaintzen eta garatzen, eta sakelakoaren atzean gordetzen garelako, distantziaz baliatuta, baita bat-batean desagertu ere.
Bikote eredu tradizionala izanik maitasun erromantikoaren kulturak onartzen duen erlazio bakarra, harreman afektibo-sexual anitzak salbamendu-txalupa izan daitezke. Baina, honek ere baditu deseraiki beharreko hainbat mito eta estereotipo.
Azkenaldian pil-pilean dabilen gaia da haurdunaldi edo gestazio subrogatuarena, bai hedabidetan zein gizartean bertan. Eztabaida pizten du. Nik neronek ere ez daukat batere argi alde edo kontra nagoen. Bi aldetan topa ditzaket konbentzi nazaketen argudioak. Horregatik, nagusi diren bi jarrerak, aldekoa zein kontrakoa, defendatzen dituztenak irakurtzen jarri naiz.
Bai, ondo irakurri duzue. Dei diezaiokegu moda, korronte berria edo dena delakoa. Kontua da gero eta gehiago direla sexuaz “desintoxikatzeko” tartea hartzen dutenak. Horien iritziz, bizitza sexuala mekanikoa edota aurreikusteko modukoa bihurtzen denean, hobe da uztea, sex detox bat egitea eta oporrak hartzea. Hala, errazagoa da berriro “apetitua” berreskuratzea. Filosofia, kasu honetan, elikagai-baraualdien antzekoa da. Janari batzuk kalte egiten badigute edota gure sistema kargatzen badute, batzuk jateari uzten diote epe batean. Modu horretan organismoa depuratzen dute, eta jakiek berriro “asetzen” dituzte, zentzu guztietan. Sexua dagoeneko aspergarri samarra bada, betebehar bat, zerbait mekanikoa... Baliteke denboraldi batez paso egin eta erotikaren gaineko gustua berreskuratzea. Humanoa omen da: ez duguna faltan sumatzen omen dugu, eta ez omen dugu baloratzen, behar bezala, inguruan duguna.
Pasa den astean film labur bat ikusi nuen Naiz-en bidez: Arrunta naiz. Chloé Fontaine-ren lanean (frantsesez), 2 minututan, bikote harremanetan maiz gertatzen den sexu eraso bat irudikatzen da. Mutilak harremanak izan nahi ditu, baina neskak ez. Nekatuta dagoela esaten dio, dutxatu berria dela, ez duela gogorik... Mutilak, ordea, entzungor egin, eta azkenean, harremanak izatera behartzen du.
Asteartean, Martxoak 7, eta hurrengo eguneko aldarrikapen egunaren baitan, Gehitu Elkarteak gonbidatuta, euren egoitzan izan nintzen iaz plazaratu genuen "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexuali buruzko ikerketaren" emaitzen aurkezpena egiteko. Oraingoan, emakumeek emandako erantzunak soilik ardatz hartuta.
Hamaika udaberri pasatu dira 1857ko martxoaren 8an hamabost-mila emakumek New Yorkeko kaleak hartu zituztenetik, ehungintza-fabrika batean pairatzen ari ziren lan-baldintzengatik protestan eta boto-eskubidearen eskean. Hamaika udaberri. Eta ehunka negu. Ez dira gutxi. “Ni Dios, ni patrón, ni marido” (2010, Laura Mañá) pelikulan, horrela erantzuten dio gizon batek emakumeen borrokari: “Emakumeak emantzipatu? Zertarako? Popatik hartzera emakumeen emantzipazioa! Etor dadin gurea lehenengo, eta gero, gu burujabeak eta libreak garenean… ikusiko dugu.” Honen aurrean, bi bide har genitzaken: erosoena, borrokari uko egitea eta beste guztiari men; edo neketsuena, lubakietakoa, transzendentziarena. Gu ez gara gure txandaren zain egongo, zigarro luzeen igaroan. Ez gaitu inork gonbidatu feminismoaren areto-dantzara. Feminismoa gu gara.
Aspaldian ez genuen Eneritzen abenturen berri eta Lazkaoko "Lehengusinari bisita" egin ondoren etorri da Kaixomaitiaren blogera Alaitz Barandiaranen eskutik.
Gaur bete ditugu 10 urte. 10 urte pentsaezina lortzen!
#zorionakguri!
#milaeskermaiteok!
Santiago. Iritsi gara. Imanolek ez dit atsedenik eman hegaldiko lehenengo sei orduetan, eta orain lehortu du ezpainpeko lerdea, menia bere ohiko bonbardaketekin eteteko prest. Ia ez duela deskantsatu dio, hegazkinak lur hartu duenean justu eten duela hartu berri zuen ametsa. Gezurra. Nik ez dut kliskarik egin hamabi ordutan eta badakit Imanolek seko pasa duela bidai erdi.
Modan daude ligatzeko webguneak eta aplikazioak, sekula baino gehiago. Egia esan, ia Internet sortu zenetik egon da on line ligatzeko aukera. Gogoan ditut hasierako txatak. Hala ere, gaur egun, askoz jende gehiagok erabiltzen ditu. Esan genezake, nolabaiteko goraldia izaten ari direla. Jendeak nabari du hori. Eta horren aurrean, kontrako bi jarrera oso definitu hartzen ditu (edo hori ari naiz ni bizitzen azkenaldian). Solasaldietan, batzuek, webgune eta aplikazioak erabiltzearen aldeko defentsa irmoa egiten dute; besteek harrituta begiratzen diete, ez dute ulertzen joera hori eta “sexu-supermerkatu” edo “haragiaren supermerkatu” gisa ikusten dituzte.
Aste honetan bolo-bolo ibili da artikulu hau gure sare sozialetako hormetan: Tetas y chistes machistas: el asqueroso mundo de los grupos de WhatsApp de tíos (Titiak eta txiste matxistak: mutilen WhatsApp taldeen mundu nazkagarria). Argi laburtuta dago bertan: biolentzia matxista sareetatik ere iristen zaigu. Eta barre egiten dugu, gaitzetsi gabe. Taldeek agintzen dute, ia inork ez du dudan jartzen gertatzen eta esaten dena, are gutxiago kritikatu edo salatu. Denak balio du.
Alaitz Barandiaranen Udaleku Beroak narrazio erotikoaren bigarren atala da hau. Hemen duzue lehena
Lehenengo egunetan zehar eguraldiak dezente lagundu zigun errutak egiterako garaian. Batzuk besteak baino gogorragoak egin zitzaizkidan, baina segituan ohitu nintzen motxilaren pisura eta dutxatu gabe ibiltzera. Naturan ginen, abenturaz gozatzen eta autonomo izateko prozesuan. Dena primeran zihoan. Gure kanpin dendan Eki, Leire eta ni ginen, aspaldiko lagun onak. Beno, egia esateko dena ez zihoan horren ondo. Udalekuetara etorri aurreko hilabetean gauero bi bider masturbatzen nintzen gutxienez, eta udaleku hauetan aste bete neraman eta oraindik masturbatzeko unea ez nuen topatu! Gauren batean igurtziak eman nizkion nire alu gaixoari, baina banekien gehiegi emanez gero Eki eta Leire ohartuko zirela. Zaila egiten baitzait erabateko disimuluarekin masturbatzea, berotzen banaiz ondoan nor dagoen ez zait gehiegi axola eta auskalo! Oso beroa banaiz ere lotsa puntu bat badut, aitortu beharra daukat.
Harreman irekiei buruz aritu ginen pasa den astean. Prest ote gauden galdetzen genion geure buruari. Ez dira “ohikoak” izaten harreman irekiak praktikatzen dituzten kasuak, edo ez behintzat ezagunak (ez dira oraindik ahots ozenez hitz egiten diren gaiak. Lastima! Hainbeste ikasiko genuke...). Horregatik, eta zertaz ari ginen jakiteko, lehen hurbilketa txiki bat egin genuen.
Pixka bat harago joan, eta “sexu jarduera ez normatiboak” izango ditugu hizpide aste honetan: bikotea izan edo ez, “jarduera onartu eta nagusitik kanpo” praktika daitezkeen jardueratako batzuk, behintzat, ezagutzen saiatuko gara.
Hamahiru urterekin edo, banekien bazirela emakume batzuk emakumeak maite zituztenak, baina txortan nola egiten zuten ezin asmatu nenbilen. Imajina nezakeen aluak elkar igurzten zituztela, baina praktika aspergarriegia iruditu zitzaidan hau eta erabaki nuen ez nuela lesbiana izan nahi.
Hemen dugu lehengo astean zabaldu genuen deialdi honi erantzunez jaso dugun bigarren kolaborazioa. Oraingoan errelato erotiko bat da, Alaitz Barandiaranen eskutik.
Testua oso luzea denez, hiru ataletan banatu dugu, bata eta bestearen artean tartea hartu dezazuen "zuen gauzetarako" eta hurrengorako gogotsu gera zaitezten!;)
A basque in Boise [@basquebombshell, kaixomaitia.eus-eko erabiltzailea]
Jatorrizko testu honetatik hartua eta euskarara itzulia
Kaixomaitia.eus berria zabaldu berritan, 2015eko hondarretan, aurkezpeneko lehen iruzkin honetan honela genioen: “Euskaldunon harremanetarako gunearen izaera eta hausnarketak partekatzeko asmoz,komunitatea sustatuko duen bloga zabalduko dugu. Horretan, astero, kaixomaitiatik gure ekarpenak egingo ditugu proiektuaren berri emateko eta, horrekin batera, kolaboratzaile eta jarraitzaileek ere euren zeresana izango dute. Lagun horiek kazetari, iritzi emaile, itzultzaile, eta generoan espezializatutako profilak izango dituzte eta astero partekatuko dituzte fikziozko istorio, berri, iritzi, erreportai, e.a. “Kaixomaitian Saltsa badago!” baieztapena egiaztatuko da blogean ere, sustatuko ditugun eduki aktibo, dinamiko eta interaktiboei esker, euskaldun orori gizartearen harremanei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaituenak.”
Harreman irekien gaia nahiko ezezaguna zaigu oraindik. Zer dira? Nola erabaki harreman irekiak izatea? Nola kudeatu? Prest gaude harreman mota hori izateko? Gaiaz hitz egitera ere gutxitan ausartzen gara.
Kaixomaitiak berak egindako inkestaren arabera ere, argi gelditu zen oraindik ere bizitza binaka antolatzeko joera dugula. Horrek ez du esan nahi, harreman irekien gaia kontenplatzen ez dugunik. Hona datu batzuk: