Teknofiloen albistegia

Haurdunaldi subrogatua: bai edo ez?

Azkenaldian pil-pilean dabilen gaia da haurdunaldi edo gestazio subrogatuarena, bai hedabidetan zein gizartean bertan. Eztabaida pizten du. Nik neronek ere ez daukat batere argi alde edo kontra nagoen. Bi aldetan topa ditzaket konbentzi nazaketen argudioak. Horregatik, nagusi diren bi jarrerak, aldekoa zein kontrakoa, defendatzen dituztenak irakurtzen jarri naiz.

Edozertan hasi baino lehen argitu beharko dugu zeri deitzen zaion haurdunaldi subrogatua. Oso ondo azaltzen du Gotzon Hermosillak Berrian: Lagundutako ugalketa teknika da haurdunaldi subrogatua, hainbat herrialdetan legezkoa dena eta beste askotan, Espainiako Estatuan esaterako, legez kanpo dagoena. Beste zenbait sistematan bezala, enbrioia in vitro lortzen da bikotekideen zein emaileen hazia eta obuluak erabilita, baina gero enbrioia beste emakume baten uteroan garatzen da erditzea iritsi arte. Horregatik, bide horretara jo dezakete uteroa osorik edo partzialki galdu duten emakumeek, bai eta bestelako gaixotasunen bat tarteko —bihotzeko arazoak, minbizi mota batzuk eta abar— haurdun gelditzeak emakumearen bizia arriskuan jar dezakeenean ere. Gainera, bikotekiderik gabeko gizonezkoek eta bikote homosexualek seme-alabak edukitzea ahalbidetzen duen teknika bakarra da”. Orain arte sabelordekoak edo alokairuko sabelak (edota labe-emakumeak) bezelako esamoldeak erabiltzen genituen gauza bera esateko, baina aldeko jarrera dutenek ez dituzte gustuko.

Ikus ditzakegun aldeko eta kontrako argumentuak, hurrenez hurren.

Ikus iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogan >>

 

Argazkia: Segunda imagen_Daniel Lobo_hemendik hartua.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Kontutan izan behar da Googlen itzulpen sistema... (Gari Araolaza)
Itzulpen automatikoak gener..., 2017-12-04
Erabiltzailearen aurpegia
Goizean albiste hau argitaratu dugunean akats h... (Sustatu.eus)
Bilbo Hiria Irratiaren 20 u..., 2017-11-10
Kaixo, lagunok: Irale-n lan egiten dut( irak... (pelloaranburu)
Aldaketa nabarmenak Euskalb..., 2017-10-30
Erabiltzailearen aurpegia
Badirudi arazoa bezero inplementazioan dagoela,... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
Publikatu dituzte erasoaren xehetasunak https:... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16

»» Jardun osoa