Teknofiloen albistegia

Udaleku beroak (II)

Alaitz Barandiaranen Udaleku Beroak narrazio erotikoaren bigarren atala da hau. Hemen duzue lehena

Lehenengo egunetan zehar eguraldiak dezente lagundu zigun errutak egiterako garaian. Batzuk besteak baino gogorragoak egin zitzaizkidan, baina segituan ohitu nintzen motxilaren pisura eta dutxatu gabe ibiltzera. Naturan ginen, abenturaz gozatzen eta autonomo izateko prozesuan. Dena primeran zihoan. Gure kanpin dendan Eki, Leire eta ni ginen, aspaldiko lagun onak. Beno, egia esateko dena ez zihoan horren ondo. Udalekuetara etorri aurreko hilabetean gauero bi bider masturbatzen nintzen gutxienez, eta udaleku hauetan aste bete neraman eta oraindik masturbatzeko unea ez nuen topatu! Gauren batean igurtziak eman nizkion nire alu gaixoari, baina banekien gehiegi emanez gero Eki eta Leire ohartuko zirela. Zaila egiten baitzait erabateko disimuluarekin masturbatzea, berotzen banaiz ondoan nor dagoen ez zait gehiegi axola eta auskalo! Oso beroa banaiz ere lotsa puntu bat badut, aitortu beharra daukat.

Baina… larunbata zen aurreko eguneko errutari esker laku ondoko kanpa batera iritsi ginen eta goizean arropak eta gure gorputzak garbitzeko aprobetxatu genuen. Arratsaldean sexualitate tailerra izan genuen! Udaleku itxi hauetara joaten nintzenetik lehen aldia zen horrelako zerbait egiten genuela. Arratsalde osoa pasa genuen zenbait gauza entzuten, gure artean hitz egiten, zalantzak argitzen eta zenbait jolas erotiko samar egiten. Beharrean nintzen eta segituan nabaritu nuen kuleroetan, arropa aldatu berri eta dagoeneko bustita… Bikoteka ukimen jolas bat egin genuen eta guztira 21 ginenez ni bakarrik geratu nintzen eta hezitzaile bat nigana gerturatu zen jolasa nik ere egin ahal izateko.

Bufffff kuleroa erdi bustia nuen, aste bete aluarekin ondo jolastu gabe eta gainera orain nire fantasietako hezitzailea tokatu zitzaidan jolas honetan? Jakingo balu gauero berekin erlazio sexualak izateko fantasia etortzen zitzaidala burura… “Tira Eneritz, lasaitu zaitez eta ez dadila gehiegi nabaritu”, esan nion neuri buruari.

Irakurri narrazio osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Argazkia: RE Barber Photography_Camping hemendik hartua

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Eta erdaretan egin direnetatik, pare bat ulertu... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Erabiltzailearen aurpegia
Hona euskararen eremutik gaur zabaldu diren mem... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Eskerrik asko, Josu! Gaurtik aurrera ekingo di... (aitor)
Oliver Sacks-en 'Esker ona'..., 2017-02-12
Erabiltzailearen aurpegia
Maparen iturriak: datu bektorialak, Gaindegiare... (Unai Fdz. de Betoño)
Garoña afera ez dagokigu so..., 2017-02-08
Zer esan nahi ote du eskualde bat "txiroagoa" i... (Txingudi)
EAEko zonalde txiroagoetan ..., 2017-02-01

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago