Teknofiloen albistegia

Periferia

Goiatz Labandibar [@goiatzL]

 

Izarrek ez zuen sekula txortan egin euskaraz ez zen hizkuntza batean. Eta kuriositatea zuen. Erasmus programak momentu txarrean harrapatu zuen, eta beste hizkuntzetan orgasmus egiteko aukera galdu zuen.

Euskaraz bizi zen: etxeko hizkuntza zuen, euskaraz ikasi zuen, lagunarte euskalduna zuen, lan ere hala egiten zuen… Inguru “euskaldunetan” egin izan zuen beti parranda: Kilometroak, Herri Urrats, herriko tabernak, txosna-guneak eta Sagarrondotik-Hatortxu Rock-EHZ makrokontzertuak izan ziren bere ligatzeko habitatak. Euskaldunek ez dutela ligatzen dioen mitoa egon badago, baina, tira, Izar ez zen kexu izandako sexu-esperientziez (kuantitatibo zein kualitatiboki).

            Kontua zen nobedaderen bat nahi edo behar zuela bere praktika sexualetan tarteka. Dagoeneko probatu zituenez sexua gizonezkoekin, emakumezkoekin, hirukotean, espazio publikoetan larrutan egitea eta sadoa ere bai. Izarri ez zitzaion sexu-errutinarioa gustatzen. Konturatzen zenean sexu-kide zuen lagunarekin egiten zuena behin eta berriz berdina zela (denok ditugulako gure ohitura-errutina sexualak), aldaketaren bat behar zuen libidoak berriz gainezka egin ziezaion.

            Beraz, erabaki zuen: erdaldun batekin egin behar zuen larrutan. Baina non topatu erdal-hiztun bat? Bere inguruaren periferietara joan beharko zuen bila. Lagun batek aipatu zion Internet bidez zitak egiteko webgune horietako bat izango zuela erdaldun batekin kontaktatzeko modurik errazena.

Irakurri errelato osoa kaixomaitia.eus en blogean >> https://goo.gl/cIHesF

Irudia: Starry Night, V. Van Gogh__hemendik hartua

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Dena normala, ez dago ezer arrarorik: jakina de... (rmlozoya)
Donostiako Udalbatzen euska..., 2017-04-28
Honek triste jartzen nau. Beste hizkuntza gurea... (A Basque in Boise)
Iruñeko lanpostu baterako, ..., 2017-04-25
Erabiltzailearen aurpegia
jexus-jexus!! (dabid aldama)
Eneko Goiak Bulebarrean jar..., 2017-04-13
Primeran iruditzen zait euskaraz aritzea, baina... (A Basque in Boise)
"Marra gorriaren gainetik",..., 2017-04-07
Aurreko urteetakoak ere izango zenituela pentsa... (etxaiz)
Euskaldunok giza eskubide g..., 2017-04-07

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago