Teknofiloen albistegia

Udaleku Beroak (I)

Hemen dugu lehengo astean zabaldu genuen deialdi honi erantzunez jaso dugun bigarren kolaborazioa. Oraingoan errelato erotiko bat da, Alaitz Barandiaranen eskutik.

Testua oso luzea denez, hiru ataletan banatu dugu, bata eta bestearen artean tartea hartu dezazuen "zuen gauzetarako" eta hurrengorako gogotsu gera zaitezten!;)

Oraindik ere aurreko urteko Udalekuak gogoan ditut…
Egia da beti sexualitatea modu ireki eta naturalean jaso eta bizi izan dudala nire familian eta baita inguruan ere, baina argi daukat uda hartan nire gorputz osoari eta bereziki aluari eman nizkion sentipen eta bizipenak erabat ez-ohikoak izan zirela. Pentsa! Gogoratze hutsarekin titi-puntak gogortu eta hankartea busti egiten zait, a ze uda!
Ikasturtea amaitu nuenetik uda giroan murgilduta nintzen: hondartza, kirola, mendia, parranda, … eta hori guztia lagunekin uztartuta egiten nuen; bestalde egunero masturbatzen nintzen, beti izan naiz neska beroa, baina horrenbeste igurtzi ez dakit inoiz eman ditudan.

Lagunekin hondartzara nindoanean, batzuek top-less egiten genuen. Urte askotan zehar biluzik ikusi izan ditut aldagela edo bestelako egoeretan, baina zergatia ez dakidan arren, uda hartan beraien titiek bereziki erakartzen ninduten. Bakoitzak bere berezitasunak zituen, tamaina eta forma ezberdinak zeuden eta mutilekin ere antzeko zerbait gertatzen zitzaidan.
Gaua iristen zen bakoitzean errituala errepikatu egiten nuen. Afaldu ostean aitari gelara-ohera nindoala esan, hortzak garbitu, pisa egin eta gelako atea ixten nuen. Orduantxe, gelako ispilura gerturatu, neraman kamiseta zabala kendu eta ipurdi erdia estaltzen zidaten kuleroekin geratzen nintzen. Nire gorputza goitik behera aztertzen nuen. Nire bularrek dagoeneko tamaina polita zuten eta hauek eskuekin laztantzea izugarri gustatzen zitzaidan, ez soilik jasotzen nituen sentsazioengatik, ispiluan ikusten nuenak ere berotu egiten ninduelako. Maiz behatzak ahoan sartu eta listuarekin busti ondoren nire titi puntak blai eginda uzten nituen, a ze gozamena!
Lehenago edo beranduago, baina kuleroek ere bustita amaitzen zuten nik horiek behatzekin busti behar izan gabe. Momentu batzuetan begiak ixten nituen, esku batekin bular bat estutzen nuen eta beste eskuko behatz bat ahoan sartzen nuen, orduan, arratsaldean hondartzan topless egiten egondako lagun bat aukeratu eta bere titiak miazkatzen ari nintzela imajinatzen nuen, buffffff, nahi gabe izterrak estutzen nituen nire aluak jasotzen zituen sentsazioak handitzeko nahiarekin eta bere horretan jarraitzen nuen: sentitzen, gozatzen, fantaseatzen…

Irakurri errelato osoa kaixomaitia.eus en blogean >>

Argazkia: Gaelx_”Me toco porque me gusta” hemendik hartua: https://goo.gl/X0VzMq

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Eta erdaretan egin direnetatik, pare bat ulertu... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Erabiltzailearen aurpegia
Hona euskararen eremutik gaur zabaldu diren mem... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Eskerrik asko, Josu! Gaurtik aurrera ekingo di... (aitor)
Oliver Sacks-en 'Esker ona'..., 2017-02-12
Erabiltzailearen aurpegia
Maparen iturriak: datu bektorialak, Gaindegiare... (Unai Fdz. de Betoño)
Garoña afera ez dagokigu so..., 2017-02-08
Zer esan nahi ote du eskualde bat "txiroagoa" i... (Txingudi)
EAEko zonalde txiroagoetan ..., 2017-02-01

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago