Teknofiloen albistegia

Heteroarautik kanpo: sexu jarduera dibertigarriak eta seguruak

Harreman irekiei buruz aritu ginen pasa den astean. Prest ote gauden galdetzen genion geure buruari. Ez dira “ohikoak” izaten harreman irekiak praktikatzen dituzten kasuak, edo ez behintzat ezagunak (ez dira oraindik ahots ozenez hitz egiten diren gaiak. Lastima! Hainbeste ikasiko genuke...). Horregatik, eta zertaz ari ginen jakiteko, lehen hurbilketa txiki bat egin genuen.

Pixka bat harago joan, eta “sexu jarduera ez normatiboak” izango ditugu hizpide aste honetan: bikotea izan edo ez, “jarduera onartu eta nagusitik kanpo” praktika daitezkeen jardueratako batzuk, behintzat, ezagutzen saiatuko gara.

Parentesi txiki bat praktika horiek ezagutu aurretik. Ohartu bazarete, beti ari gara “ohikoa”, “normala”, eta horrelako adjektiboekin, inor ez mintzeko ahaleginetan. Halakoak erabili beharrak esan nahi du “zerbaiten barruan direla ohikoak edo normalak jokabide horiek”. Edo horrela sartu dizkigutela barruraino. Iritsi behar zuen, bada, definizioari heldu beharreko egunak.

Denok dakigu bizi garen gizartean bizi garela. Ohitura batzuk pasatu dizkigutela. Hezkuntza eta kultura mota bat bizi ditugula. Horraino argi. Badakigu, ere, horietako asko irauli beharrekoak direla. Baina ez dugu, hemen behintzat, oraindik irauli beharreko bizimoduaren termino nagusi hori bere horretan jorratu. Kasu honetan, zer esan nahi dugu “sexu jarduera ez normatiboekin”? Egungo gizartean bizi dugun “norma” horretatik kanpokoak direla. Sexu jarduera horiek ez normatibo bezala ezagutzen ditugu, zoritxarrez, oraindik heteronormatibitatearen barruan bizi garelako.

Heterozer?

Goazen definizioarekin, beraz:

Heteroaraua edo heteronormatibitatea erregimen politiko, ekonomiko eta giza-erregimena da. Erregimen horrek praktika sexual heterosexualak inposatzen ditu hainbat mekanismoren bidez: osasunari dagozkionak, artistikoak, hezkuntzakoak, erlijiosoak, juridikoak... Baita instituzioen bidez ere. Instituzio horiek heterosexualitatea aurkezten dute gizartearen funtzionamendurako beharrezko; harreman sexualetarako edota afektiboetarako eredu bakar gisa ere aurkezten dute. Erregimenak bere burua elikatzen du marginalizazioarekin, inbisibilizazioarekin edota hortik kanpoko jarduerak jazarriz.

Heteroarauak sistema dikotomiko eta hierarkizatu bat du oinarri. Honakoak dira ideia nagusiak:

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Argazkia: AustinPony “Confidence Game” hemendik hartua

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Eta erdaretan egin direnetatik, pare bat ulertu... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Erabiltzailearen aurpegia
Hona euskararen eremutik gaur zabaldu diren mem... (Sustatu.eus)
Ama Hizkuntza: meme erronka, 2017-02-20
Eskerrik asko, Josu! Gaurtik aurrera ekingo di... (aitor)
Oliver Sacks-en 'Esker ona'..., 2017-02-12
Erabiltzailearen aurpegia
Maparen iturriak: datu bektorialak, Gaindegiare... (Unai Fdz. de Betoño)
Garoña afera ez dagokigu so..., 2017-02-08
Zer esan nahi ote du eskualde bat "txiroagoa" i... (Txingudi)
EAEko zonalde txiroagoetan ..., 2017-02-01

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago