Teknologia albisteak

On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen

Aste honetan bolo-bolo ibili da artikulu hau gure sare sozialetako hormetan: Tetas y chistes machistas: el asqueroso mundo de los grupos de WhatsApp de tíos (Titiak eta txiste matxistak: mutilen WhatsApp taldeen mundu nazkagarria). Argi laburtuta dago bertan: biolentzia matxista sareetatik ere iristen zaigu. Eta barre egiten dugu, gaitzetsi gabe. Taldeek agintzen dute, ia inork ez du dudan jartzen gertatzen eta esaten dena, are gutxiago kritikatu edo salatu. Denak balio du.

Sexismoa sarean

Egon badaude halako neska taldeak ere, ziur, baina proportzioan, askoz txikiagoa da kopurua. Eta gehienetan, gizonak (edota emakumeak) infrabaloratzen edo objektu gisa tratatzen dituzten iruzkinak ez dira nagusi. Gaiek eta tratamenduak ez dute zerikusirik hainbat ikerketaren arabera: eguneroko arazoak, lana, kezkak, sexua ere bai...

Horri buruz hitz egiten du hurrengo ikerketak ere: Sexismo en linea Whatsapp nuevo mecanismo de reproducción del sexismo (sexismoa on line: whatsapp-a, sexismoa erreproduzitzeko mekanismo berria) .

Margarita Ruiz Fernandez generoan aditua den ikerlariak egindako ikerketa kualitatiboa da aipatutakoa. WhatsApp komunikazio erreminta oinarri hartu eta kritikatzen du halakoak izan daitezkeela jarrera, kontzepzio eta sinismen sexistak sortu eta iraunarazteko edo betikotzeko tresna.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogean >>

Irudia: "spy-whatsapp-messages" Sam Azgor_hemendik hartua

Erantzun

Sartu