Teknofiloen albistegia

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

 

Bai, ondo irakurri duzue. Dei diezaiokegu moda, korronte berria edo dena delakoa. Kontua da gero eta gehiago direla sexuaz “desintoxikatzeko” tartea hartzen dutenak. Horien iritziz, bizitza sexuala mekanikoa edota aurreikusteko modukoa bihurtzen denean, hobe da uztea, sex detox bat egitea eta oporrak hartzea. Hala, errazagoa da berriro “apetitua” berreskuratzea. Filosofia, kasu honetan, elikagai-baraualdien antzekoa da. Janari batzuk kalte egiten badigute edota gure sistema kargatzen badute, batzuk jateari uzten diote epe batean. Modu horretan organismoa depuratzen dute, eta jakiek berriro “asetzen” dituzte, zentzu guztietan. Sexua dagoeneko aspergarri samarra bada, betebehar bat, zerbait mekanikoa... Baliteke denboraldi batez paso egin eta erotikaren gaineko gustua berreskuratzea. Humanoa omen da: ez duguna faltan sumatzen omen dugu, eta ez omen dugu baloratzen, behar bezala, inguruan duguna.

 

Adituen iritziak, alde eta kontra

Megan Fleming psikologo estatubatuarraren iritziz, logikoa da: “Beti da garrantzitsua edozein jokaera aztertu eta zuretzat zentzua duen edo ez ebaluatzea. Ez du funtzionatzen? Ez duzu behar duzuna jasotzen? Zure beharrak ez ditu asetzen? Orduan, uste dut pauso bat atzera eman eta atseden hartzeak baduela zentzua”.

Ian Kerner psikoterapeuta estatubatuarrak ere iritzi bera du: “Plana da sexua ez izatearen aukera zerbait sexy-a bihurtzea. Zure inguruan esertzen zen lagun eroso eta ezagun hori izaki misteriotsu, debekatu eta tentagarria izatera pasatzea. Ez ukitzea, ez muxu ematea, ez sexua izatea... Pixka bat adoleszentziara itzuli eta bestea berriro deskubritzea”.

Ivan Rotella sexologoa da, Astursex-eko zuzendaria (Aviles-eko atentzio sexologikoko zentrukoa) eta Espainiko Estatutko Sexologia Profesionalen Elkarteko (AEPS) kidea. Ez da baraualdien aldekoa. Dieta mugatzea egokiagoa iruditzen zaio, bereziki, aspertzen hasiak diren bikoteetan: “Urteen poderioz harreman sexuala zerbait monotonoa, errepikakora eta emoziorik gabekoa bihurtu bada, nire aholkua da koitoa eta genitalitatea tarte batez alde batera uztea, eta fokalizazio sentsorialean zentratzea. Azalean, sentsazioetan eta sentsualitatean zentratzea lehen urratsa da harreman sexualak berriro diseinatzeko. Hala, ez dugu izango koitoa zentroan, eta kreatiboago izango gara. Taktika hau oso gomendagarria da ere erekzio-arazoak dituztenentzat, edota orgasmora iristen ez direnentzat. Penetrazioaren presioa kentzen dugu horrela, eta taktikak bilatzen ditugu erotika esploratzeko. 2-3 hilabetetan emaitzak ikusten hasten gara. Autoerotismoa ere ikasgai dugu plan honetan, libidoa aktibo mantentzen baitu, eta bikote guztietan dauden desio diferentziak erregulatzen lagundu. Auto-asetzeko modu bat da, ondokoa presionatu gabe”. 

Irakurri iruzkin osoa Kaixomaitia.eus en blogean >> 

Aurreko iruzkin batzuk:

 

 

Jatorrizko argazkia: PracticalCures.com.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Dena normala, ez dago ezer arrarorik: jakina de... (rmlozoya)
Donostiako Udalbatzen euska..., 2017-04-28
Honek triste jartzen nau. Beste hizkuntza gurea... (A Basque in Boise)
Iruñeko lanpostu baterako, ..., 2017-04-25
Erabiltzailearen aurpegia
jexus-jexus!! (dabid aldama)
Eneko Goiak Bulebarrean jar..., 2017-04-13
Primeran iruditzen zait euskaraz aritzea, baina... (A Basque in Boise)
"Marra gorriaren gainetik",..., 2017-04-07
Aurreko urteetakoak ere izango zenituela pentsa... (etxaiz)
Euskaldunok giza eskubide g..., 2017-04-07

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago