Teknofiloen albistegia

Kaixomaitia.eus | Saltsa badago!

Erabiltzailearen aurpegia

Internet omen da ligatzeko dantzaleku berria, gure helburua Euskaldun guztiak dantzan jartzea da! Saltsa badago!

Erabiltzailearen artikuluak

Klitoriak erakutsiko dizu dena klitoriari buruz

“Zorionekoak emakumeak: plazera emateko den organo bakarra dute”. Horrelaxe hasten da Le Clitoris, Lori Malepart-Traversy errealizadore kanadarraren film laburra. Arrosa koloreko klitori jostalari batek, modu dibulgatzailean eta umorez, emakumeen plazeraren organo garrantzitsuenari buruzko guztia azaltzen du bertan, eta zein inportantea den.

Anuptofobia: betiko bikotekide gabe gelditzeko beldurra

Lehengoan artikulu batean honakoa irakurri nuen: badirudi, mendebaldeko herrialdeetan behintzat, inoiz baino “ezkongabe” gehiago dagoela. Fenomeno nahiko berria omen da, eta ez omen dago ondorio konkreturik. Zergatiak hainbat izan litezke: munduan gora egin du ondoeza emozionalak eta sentimentalak bizi dugun gizarteagatik; batzuek kontzienteki erabaki dute bikotekide gabe bizitzea, beste proiektu batzuetan zentratzeko; batzuk ez dakite zergatik ez duten bikotekiderik; beste batzuek harreman batetik bestera egiten dute salto, batekin gehiegi egon gabe; inguruneak gero eta egozentrikoago egiten gaitu; aukera ditzakegun pertsona kopuruak gora egin du baliabide teknologikoei esker, eta horrek batzuei erabakia atzeratzera bultzatzen die, eta hala ere, aukeratzean, galtzen ateratzen direla iruditzen zaie...

Laster euskaraz izango ditugu Ursula K. Le Guin-en Desjabetuak eta Iraultzaren bezpera

Aste honetan, urtarrilaren 22an, hil da Ursula Kroeber Le Guin. Zein zen galdetuz gero, esaldi batean laburbil daiteke: zientzia fikzioa eta fantasia aldatu zituen idazle feminista.

Prostituzio-etxe poetiko bat  irekitzeko proiektua aztertzen ari dira Donostian

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega

 

Bartzelonan prostituzio-etxe poetikoa dago. Laster irekiko dute beste bat Madrilen. Eta dagoeneko ari da interesdun talde bat (Kaixomaitiako Iñigo Arandia tartean) Donostian proiektua martxan nola jarri aztertzen.

Ane eta Jon - (V), (VII) eta (VII)

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Gaurkoan "Ane eta Jon"en 3 atal berrirekin gatozkizue, asteburuan bertsoak entzuten jardun duzue eta beroaldia mantentzeko apropos-aproposak 

 

Ane eta Jon (III) - Ezustean

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

11:28, esnatu berri eta gainean nuen sentipena zoragarria zen. Bakarrik nengoen eta sukaldetik zetozen ahots batzuk logelaraino iritsi zitzaizkidan. Izara gainetik kendu eta egun onak ematera gerturatu nintzaien bakoitzari muxu goxo eta besarkada bat emateko. Aurreko gaueko bizipenak eta sentipenak konpartitzen genituela, indarrak erabat berritzeko moduko gosaria hartu genuen.

 

Durangoko Azoka dator: zer eskainiko digu euskal literatura erotikoak?

Euskararen Eguna pasatu berri, Durangoko Azokari begira jarrita, eta gure blogean lantzen ditugun gaiak kontuan hartuta, literatura erotikoaz aritzea egokia iruditu zaigu. Zer eskaintza dugu euskaraz? Zer topatuko dugu Durangon? Ikus dezagun...

Ane eta Jon (II) - Aitor eta Odei

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain (@Aratz_B)

Muturrak berotuta ginen ardoaren eraginez, baina nik ia egun osoa neraman berotasuna gainetik kendu ezinik. Mahaian parez-pare nituen Aitor eta Odei eta afalosteko elkarrizketa arruntean ari ginela, disimuluarekin Aitorrek bere eskua Odeiren izter gainera eraman zuen, hala iruditu zitzaidan niri behintzat.

Ane eta Jon (I) - bikote harremana

KM_Blogan estreinaldia izango du gaurkoarekin.  Aratz Begiristain ek. 15 ataletan "Ane eta Jon" bikotearen bizipenak kontatuko dizkigu; bikotearen monotonia,sexu falta, desleialtasunak eta aukerak... Negu hotz honi berotu bat emateko ezin aproposago diren #narrazioak    

Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi

Oso ikastaro interesgarria egiten ari naiz Pikara Magazine-ren eskutik: Periodismo de-generado. Feminista, interseccional, incisivo y transgresor (Generorik gabeko kazetaritza. Feminista, intersekzionala, ziztatzailea eta urratzailea). Ikastaroan landu dugun artikulu bat asko gustatu zait eta itzultzea erabaki dut (ideia nagusiak, behintzat; eta ziur nago gehiago ere izango direla). Marta Güelfo Marquez psikologoak La Replican argitaratutako artikulu bat da.

Antisorgailuak eta emakumeon osasuna arriskuan jartzea

Espainiako Botiken Agentziak Essure izeneko antikontzeptiboa (Bayer) erretiratu du denboraldi batez. Erabakiak mahai gainean jarri du berriro antisorgailuen gaia, eta emakumeon osasunean izaten duten eragina (ondorio negatiboak gehienetan, gure osasuna arriskuan jartzen dutenak).

Utikan!

Horretarako zaharregia zarela.

Zentzatu behar duzula.

Erotuta zaudela.

Desioa sentitzeagatik oso puta zarela.

Hau janzteagatik oso lizuna zarela.

Orain nahi ez duzulako hotza zarela.

Ama txarra zarela.

Emazte txarra ere bai.

Alaba gaiztoa.

Feminista gaiztoa.

Emakume gaiztoa.

Superfiziala.

Hezurretan zaudelako gehiago jan behar duzula.

 

 

Armairuko hiria

Nik ez dut arroparik gordetzen armairu barruan, hiri erraldoi bat baizik. Bai, hiri bat. Bertan sartzen naiz armairuz kanpokoak akitzen nauenero. Lehenengo aldiz, armairu barruko ilunpeaz ohartu gara eta barruraino sartu zaigu. Jada ez zaigu hain erosoa egiten gerizpea. Eta bertan pasatzen ditut amestutako gauak. Ez da eguzkirik sartzen, baina ez nuke esango leku iluna denik. Iluna baino erosoa iradokitzen zait gehienetan. Nire armairu barruko hirian ez da ezinezkorik gertatzen. (...) Ekainak 28a aitzakia besterik ez da borrokari heltzeko. Adostu dugu denok aterako garela kalera egun horretan eta ondorengoetan. Ikus gaitzatela borrokan. Senti gaitzatela. Nahi duenak lagun gaitzala, nahi ez duenak arerio. Baina gaitzatela, bederen.

Hilerokoa irudikatuko duen emojia zein izango da?

Hilerokoa irudikatuko duen emojia zein izango da? -

Nagore Vega | Kaixomaitia.eus

Duela bi aste galdera egin genizuen hemen: Zein emojirekin irudikatuko zenukete hilerokoa? Plan International GKE Gobernuz kanpoko erakundeak dagoeneko jakinarazi du zein den hauen artean irudi irabazlea

Hileroko emojia

Irabazlea zein suertatu den jakiteko, egin kuku kaixomaitia.eus-en blogean! >>

Nazioarteko kanpaina bat abiatua zuen Plan International-ek maiatzaren bukaeran, hilerokoa irudikatzeko emoji bat sare sozialetan txertatzeko eskatuz. Haurren eskubideen aldeko erakundeak tabuarekin hautsi nahi du, eta horretarako sustatu zuen ekimena.

Jakinarazi duenez, 54.600 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten webguneko bozketan. Konpresa bat, utero bat, egutegi bat eta odol tantak ziren gainontzeko emojiak.

Denok doan dantzalekuetan, edo inor ez

Ez naiz inoiz izan diskoteketan ibiltzekoa. Nahiago izan ditut tabernak eta poteoak, edo plazako dantzak. Hala ere, jakitun naiz horrelako areto askotan neskek jasan dugun erabileraz: gu “doan” sartzen utzi, eta mutilak atzetik, ordainduta. Bai, argi daukat kasu horietan gu garela “objektua” edo “produktua”: “objektu erakargarri” bihurtzen gara, sarrera ordaintzen ez badugu ere, gure gorputzarekin abonatzen dugu prezio hori. Ez da diskriminazio positiboa, emakumeak “gauza” bihurtzen gaituzte, “merkantzia”.

Hilerokoa irudikatzeko emotikonoaren bila

Nazioarteko kanpaina bat abiatu dute hilerokoa irudikatzeko emotikono bat eskatuz. Haurren eskubideen aldeko Plan International GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeak tabuarekin hautsi nahi du, eta horretarako sustatu du ekimena (Mashable-n ikusia). Erakundeak bost diseinu prestatu ditu emojiarentzat, eta edonork bozka dezake bere faboritoaren alde. Sareetan ere hurrengo etiketa edo traola erabiltzea proposatu du: #periodemoji

LTGBIren alde asko egiteke oraindik

Kaixomaitia.eus | Nagore Vega

 

Maiatzaren 17an, asteazken honetan, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna “ospatu” dugu. Komatxo artean diot, oraindik asko dagoelako egiteke. Zoritxarrez, normalizatze bidean gauden arren, LGTBIfobia uste baino zabalduago dago, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexulean kontrako fobia, alegia.

Harreman bat uztea, 3.0 aroan: blokeoak eta isiltasuna

Datuen arabera harreman sexualak gora doaz Tinder eta antzeko aplikazioen bidez. Hala ere, gero eta jende gehiago kexu da harremanak ez ditugulako zaintzen eta garatzen, eta sakelakoaren atzean gordetzen garelako, distantziaz baliatuta, baita bat-batean desagertu ere.

Monogamia eta polimaitasunaren arteko naufragioa

Bikote eredu tradizionala izanik maitasun erromantikoaren kulturak onartzen duen erlazio bakarra, harreman afektibo-sexual anitzak salbamendu-txalupa izan daitezke. Baina, honek ere baditu deseraiki beharreko hainbat  mito eta estereotipo.

Haurdunaldi subrogatua: bai edo ez?

Azkenaldian pil-pilean dabilen gaia da haurdunaldi edo gestazio subrogatuarena, bai hedabidetan zein gizartean bertan. Eztabaida pizten du. Nik neronek ere ez daukat batere argi alde edo kontra nagoen. Bi aldetan topa ditzaket konbentzi nazaketen argudioak. Horregatik, nagusi diren bi jarrerak, aldekoa zein kontrakoa, defendatzen dituztenak irakurtzen jarri naiz.

Aurrekoak ››