Teknologia albisteak

Eraldaenea: Eraldaketa ekososizalerako formakuntza euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:09

Kutxa Fundazioak eta zenbait kolaboratzailek 'Eraldenea Partekatu, ikasi, gertutik ekin' formakuntza programa berria abiatu dute, eta zabalik dago bertan izena emateko aukera (urriaren 1a arte). Ekimena 2026ko urriaren 6tik 2027ko martxoaren 13ra bitartean garatuko da, eta hitzaldiak zein bisitak barne hartuko ditu, guztia euskaraz. Eraldaketa ekososizalerako formakuntza gisa aurkezten dute egitasmoa antolatzaileek.

Formakuntzak teoria eta praktika batuko ditu, guztira hamabi hitzaldi eta lau bisita eskainiz. Lau bloketan egituratuta dago, bi hiruhilekotan banatuta.

  • 1. blokea, Planeta: Krisi ekologikoaren diagnostikoa eta bestelako etorkizun posibleak aztertuko dituzte Gladys Enean, hiru hitzalditan. Amaitzeko, azaroaren 7an Fagollaga Zentral Hidroelektrikora irteera antolatu dute.
  • 2. blokea, Pertsonak: Bizitzak erdigunean jarriz, sistemak nor eusten duen aztertuko dute, hiru hitzalditan. Abenduaren 19an bisita eta bazkaria egingo dute Lazkaoko Biziola Kooperatiban.
  • 3. blokea, Tokitik zer: Euskal markoak, antolaketa ereduak eta digitalizazioa aztertuko dituzte Gladys Enean, hiru hitzalditan. Otsailaren 13an, bisita eta bazkaria egingo dute Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
  • 4. blokea, Tokitik Zer (osaketa): Lurralde antolaketa eta kultura aztertuko dituzte Gladys Enean, bi hitzalditan. Martxoaren 13an, bisita eta bazkaria egingo dute Aginagako Bizimaña Herri Kooperatiban.

Formakuntzan askotariko adituak eta elkarteak arituko dira formatzaile gisa; besteak beste, BC3 Basque Centre for Climate Change, Gezki, Emagin, Jakin Fundazioa, Orkestra, Ekintzakoop eta HUHEZI.

18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake. Ez da aurretiko inongo esperientziarik behar, munduarekiko ardura eta norbere ikuskera eraldatzeko gogoa izatea, besterik ez. Izen ematea bi midtan egin daiteke, denboraldi osoan (goiko lau blokeak) zein denboraldi erdian (1. eta 2. blokea alde batetik, Tokitik Zer izenekoak bestetik) parte hartzeko aukera dago. Izena emateko epea irekita dago urriaren 1a arte.

Informazio gehiago:

Erantzun

Sartu