Teknologia albisteak

Neomatxistak detektatzeko 10 esaldi

Oso ikastaro interesgarria egiten ari naiz Pikara Magazine-ren eskutik: Periodismo de-generado. Feminista, interseccional, incisivo y transgresor (Generorik gabeko kazetaritza. Feminista, intersekzionala, ziztatzailea eta urratzailea). Ikastaroan landu dugun artikulu bat asko gustatu zait eta itzultzea erabaki dut (ideia nagusiak, behintzat; eta ziur nago gehiago ere izango direla). Marta Güelfo Marquez psikologoak La Replican argitaratutako artikulu bat da.

Marta Güelfo Marquez psikologo, orientatzaile, aktibista sozial eta feministaren artikulua da. Ez da berri-berria, 2015ekoa baita, baina zoritxarrez oso baliagarria izaten jarraitzen duela iruditzen zait. Honi esker astakirten pila detektatu ahal izango ditugu (eta aldatzen laguntzen saiatu!), eta guk ere kontzeptu batzuk argitu ahal izango ditugu gure buruan. Hona hemen ideia nagusietako batzuk (ikus osorik Kaixomaitia.eus webgunean).

  • Ez naiz ez feminista ez matxista, berdintasunean sinisten dut: Hau oso errore komuna da eta ezjakintasuna du oinarri. Gizon eta emakumeen eskubideak berdinak izan daitezen aldarrikatzen duen mugimendua da feminismoa. Matxismoa, berriz, gizona emakumearen gainetik iraunarazten duten jarrerek, portaerek eta sinesmenek definitzen dute.
  • Gizonen aurkako genero-biolentzia ere badago: Gizonen kontrako genero-biolentziarik ezin da existitu, ez baitago gizona zapaltzen duen sistema ideologiko edota kulturalik. Egungo sistemak emakumea zapaltzen du, horregatik hitz egiten dugu emakumeen aurkako genero-biolentziaz. Bikotekideen edo bikotekide ohien artean ematen da, gizonak aplikatzen du emakumearengan, eta patriarkatuan du jatorria, androzentrismoan, posesio sentimenduan, eta amodio erromantikoaren ideia tradizionalean. Kultura guztietan ematen den fenomeno soziala da, eta Espainiako Estatuan, bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako 50, 60 edo 70 emakume uzten ditu urtean. Emergentziazko egoera da, beraz. Erantzuna behar du hezkuntza aldetik, sozialki, baita politika konkretuak ere.
  • Salaketa faltsu asko daude: Espainiako Fiskaltza Orokorraren datuen arabera, salaketa faltsuak %0,018 dira.

Irakurri 10 esaldiak Kaixomaitia.eus-en blogean.

.......................

Irudia: Wikipedia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago