Teknofiloen albistegia

Ane eta Jon (III) - Ezustean

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

11:28, esnatu berri eta gainean nuen sentipena zoragarria zen. Bakarrik nengoen eta sukaldetik zetozen ahots batzuk logelaraino iritsi zitzaizkidan. Izara gainetik kendu eta egun onak ematera gerturatu nintzaien bakoitzari muxu goxo eta besarkada bat emateko. Aurreko gaueko bizipenak eta sentipenak konpartitzen genituela, indarrak erabat berritzeko moduko gosaria hartu genuen.

 

Argi zegoen goizak berotasuna berpiztu zigula, hala antzematen zen bakoitzaren gorputzetan (erraza izaten da larrugorrian etxetik gabiltzanean gorputzeko zenbait aldaketaz ohartaraztea). Gosaria amaitu, guztia jaso eta bakoitzari ipurdian zaplada bat eman eta gero, arropak jantzi nituen etxera itzultzeko.

- Ea mendi buelta hauek gehiagotan egiten ditugun. - Agurtu nituen begiaz keinu egiten nielarik.

- Horrelakoak antolatuko ditugu bai! Aio polita!

Nahiko gidari ona naiz oro har eta ez nuen inolako arazorik izan bueltan tarte gehienetan esku bakarrarekin gidatzeko. Hori bai, horrelakoetan ez nuen nire burua orgasmoraino iristen uzten, benetan arriskutsua izan baitzitekeen gidatzen ari nintzela burua galtzea.

13:17, etxeko atea ireki eta Jon agurtu nuen, baina nire hitzek ez zuten erantzunik jaso, etxean zertxobait barneratu eta dutxa martxan zegoela ohartu nintzen. Ez dakit Jonek zer pentsatuko ote zuen baina nik alua erabat bustita nuen eta...

Gainean nuen guztia lurrean utzi, arropak erantzi eta dutxarako bidea hartu nuen. Atea jo nion bainugelan sartu behar nintzela jakin zezan, agurtu eta pixa egiteko komunean eseri nintzen.

- Segituan bukatuko dut eta bazkariarekin jarriko gara, ados? - Esan zidan elkarrizketa pixka bat eman nahian.

Erantzun ere ez nion egin, dutxa-itxitura ireki, barrura sartu eta bere bizkarraren kontra nire titiak laztandu nituen. Konbinazio ederra zen hura, dutxako ur beroa, ni are beroago eta postura hartan ginela bere zakila nire eskuekin ukitzen hasi nintzaion. Espero bezala berehala gogortu zen eta nire eskuin eskuak bereak eta bi egiten zituen bitartean, ezkerreko eskua zuzenean bere uzkira bideratu nuen, gutxitan egiten genuen horrelakorik, baina ero moduan jartzen zen Jon honekin. Hala nahi nuen Jon, burua erabat galduta, nik nahi nuena lortu ahal izateko. Egoera hartan ez dakit Jonek isuri gabe asko iraungo ote zuen, horregatik nire ahoa bere eskuin belarrira gerturatu, mihia lizunki pasa eta bere zakil gogorra indartsu sartzeko eskatu nion. Eskatu eta egin, konturatzerako Jon nire bizkarrean nuen eta bitan pentsatu gabe nire aluak bere zakil gogorrari lekua egin zion, ummm a ze gogoak nituen nire barrenean horren bero eta horren gogor sentitzeko. Argi nuen egoera honek ez zuela asko iraungo eta horregatik, kotxean alua ukitzen nuen bitartean burura zetorkidan nahia esan nion:

- Sartu zakila nire ipurditik.

Irakuri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogan >> https://goo.gl/jsBLGG

Irudia: Alex Van

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Kontutan izan behar da Googlen itzulpen sistema... (Gari Araolaza)
Itzulpen automatikoak gener..., 2017-12-04
Erabiltzailearen aurpegia
Goizean albiste hau argitaratu dugunean akats h... (Sustatu.eus)
Bilbo Hiria Irratiaren 20 u..., 2017-11-10
Kaixo, lagunok: Irale-n lan egiten dut( irak... (pelloaranburu)
Aldaketa nabarmenak Euskalb..., 2017-10-30
Erabiltzailearen aurpegia
Badirudi arazoa bezero inplementazioan dagoela,... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16
Erabiltzailearen aurpegia
Publikatu dituzte erasoaren xehetasunak https:... (Aitzol)
Adi! Etxeetako routerretan ..., 2017-10-16

»» Jardun osoa