Teknologia albisteak

Armairuko hiria

Nik ez dut arroparik gordetzen armairu barruan, hiri erraldoi bat baizik. Bai, hiri bat. Bertan sartzen naiz armairuz kanpokoak akitzen nauenero. Lehenengo aldiz, armairu barruko ilunpeaz ohartu gara eta barruraino sartu zaigu. Jada ez zaigu hain erosoa egiten gerizpea. Eta bertan pasatzen ditut amestutako gauak. Ez da eguzkirik sartzen, baina ez nuke esango leku iluna denik. Iluna baino erosoa iradokitzen zait gehienetan. Nire armairu barruko hirian ez da ezinezkorik gertatzen. (...) Ekainak 28a aitzakia besterik ez da borrokari heltzeko. Adostu dugu denok aterako garela kalera egun horretan eta ondorengoetan. Ikus gaitzatela borrokan. Senti gaitzatela. Nahi duenak lagun gaitzala, nahi ez duenak arerio. Baina gaitzatela, bederen.

Nik ez dut arroparik gordetzen armairu barruan, hiri erraldoi bat baizik. Bai, hiri bat. Bertan sartzen naiz armairuz kanpokoak akitzen nauenero. Eta bertan pasatzen ditut amestutako gauak. Ez da eguzkirik sartzen, baina ez nuke esango leku iluna denik. Iluna baino erosoa iradokitzen zait gehienetan.

Nire armairu barruko hirian ez da ezinezkorik gertatzen. Alta, ikus ditzaket hiru metroko gandordun oilarrak eta, horien gailurrean, erortzeko beldurrik gabe puntaz punta saltoka ibiltzen diren orekariak. Batzuek zapatila erosoak janzten dituzte, beste batzuei erosoagoa zaie oinutsik ibiltzea.

Paperezko barkuetan jaurtitzen dira itsasora ondoratzeko beldurrik ez daukaten kapitainak. Eta porturatzen direnean, itsasontziak tolestu eta poltsikoan gordetzen dituzte edo abioiak egiten dituzte handik hona ibiltzeko. Paper berdinean idazten dute askok bidaian bizitakoa. Badirudi beraien patu eta helmugen gidari bakarrak direla, inoren oztoporik gabe.

(...) 

Ekainak 28a aitzakia besterik ez da borrokari heltzeko. Adostu dugu denok aterako garela kalera egun horretan eta ondorengoetan. Ikus gaitzatela borrokan. Senti gaitzatela. Nahi duenak lagun gaitzala, nahi ez duenak arerio. Baina gaitzatela, bederen.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogan >>   

 

........

Argazkia: Darwin Bell_Back Lit closet

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu