Teknologia albisteak

Live Cycling Manager 2026, txirrindularitza talde bat kudeatzeko joko euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:49

“Live Cycling Manager 2026” txirrindularitza taldeak kudeatzeko bideojokoa kaleratu berri du, Xagu Studios-ek, egoitza Donostian duen bideojokoen estudioak. Kirol-kudeaketarako bideojoko honek txirrindulari-talde profesional baten agindupean jartzen du jokalaria, eta zenbait hizkuntzatan dago, tartean euskaraz.

 

Live Cycling Manager ez da proiektu berria. Xaguk, jokoaren bertsio ezberdinak egin ditu urteetan zehar: “Live Cycling Manager”, “Live Cycling Manager 2”, “Live Cycling Manager 2021”, “Live Cycling Manager 2022”, “Live Cycling Manager 2023”, “Live Cycling Manager 2024” eta “Live Cycling Manager 2024 Pro” txirrindularitzaren kudeaketari leial zaion jokalari-komunitate bat sendotuz. Bertsio guztien artean, 2.250.100 baino deskarga gehiago lortu ditu estudioak eta egun, 22.479 erabiltzaile aktibo daude. Bertsio berrina, 2026ko hau, bi urteko garapenaren ondoren dator, inoiz baino anbizio handiagoarekin, aurreko edizioetako esperientzia aprobetxatuz. 

“Live Cycling Manager 2026” ziklismo-zaleei eta kirol-estrategia jokoetako ohiko zaleei zuzenduta dago, eta beste ikuspegi bat eskaintzen du: talde-zuzendariarena. Erabiltzaileek World Tour talde baten kirol-zuzendariaren rola hartzen dute. Jokoak, txirrindulari-talde bat kudeatzearen benetako konplexutasuna adierazten du: txirrindulariak fitxatzea bere espezialitatearen eta forma fisikoaren arabera, denboraldiko lasterketen egutegia planifikatzea, eta etapa bakoitzaren aurretik eta bitartean talde-taktika definitzea, rolen banaketatik hasi eta emaitza definitzen duten lasterketa-uneetako funtsezko erabakietaraino.

“Live Cycling Manager 2026”-aren denboraldian zehar, erabaki bakoitzak (transferentzia batetik hasi eta etapa betean aldaketa taktikoetaraino) eragina du taldearen bilakaeran, azken helburua itzuli handietan garaipena lortzea izanik.

Instalatzeko:

Proiektuaren sareetan:

Erantzun

Sartu