Teknologia albisteak

Antisorgailuak eta emakumeon osasuna arriskuan jartzea

Espainiako Botiken Agentziak Essure izeneko antikontzeptiboa (Bayer) erretiratu du denboraldi batez. Erabakiak mahai gainean jarri du berriro antisorgailuen gaia, eta emakumeon osasunean izaten duten eragina (ondorio negatiboak gehienetan, gure osasuna arriskuan jartzen dutenak).

Essure edo tronpa-buxadura metodoa antisorgailu iraunkorra da, hormonarik gabekoa, eta falopio tronpetan jartzen da, baginatik sartuta. Tronpetan inflamazioa sortzen du espermatozoideek ez aurrera egiteko. Prozedura ezin da leheneratu, behin betiko metodoa da, alegia (tronpen ligatura antzekoa). 

Espainiako Botiken Agentzien erabakia urteetako borrokaren ondoren iritsi da. Hainbat elkarte daude Espainiako Estatuan antisorgailu honen ondorioak jasan dituzten emakumeek osatuak. Behin eta berriro eskatu dute Essure-ren arriskuak onartzeko. Hauek dira salatu dituzten ondorioetako batzuk: hilerokoak min askorekin, infekzioak pixan, odola gorozkietan eta pixan, etengabeko nekea eta min asko. 

2017ko apirilaren hasieran lehen salaketa jarri zuen Espainian Carolina Diez izeneko erabiltzaileak. “Produktuaren zaintzan eta kontrolean akatsak, jasotako notifikazioen ebaluazioei jaramonik ez egitea, eta alerta informatiboak eta osasun-alertak ez egitea” leporatu die Osasun Ministerioari, Espainiako Osasun Sistemari eta AEMPS Espainiako Botiken eta Osasun Produktuen Agentziari. 

Espainiako lehen salaketa da, bai, baina ez mundu mailakoa. Brasilen inplantea debekatu dute, eta beste hainbat herrialdeetan ere borrokan ari dira horretarako. Essure “munduko antisorgailu efektiboena” bezala definitu zuten arren, Espainiako Estatuan denboraldi batez erretiratu dute, eta helburua behin betiko debekatzea da.

(...)

Ezagutzen ditut ere antisorgailu hormonalekin arazorik izan ez duten emakumeak. Ez dut esan nahi kasu guztietan arazoak izaten direnik. Hala ere, ez dut uste hormonak hartzeak onik egiten duenik. Nik behintzat, hormonarik gabeko antisorgailuen aldeko hautua egin nuen aspaldi. Artikulu honekin minutu bat hartu eta hausnartzea besterik ez dut nahi, ahal bada, zuen osasuna zaintzea. 

 

Irakurri iruskin osoa kaixomaitia.eus-en blogan >> 

 

Erantzun

Sartu