Zabaldu+ EAEko industria sustapeneko SPRI erakundeak kudeatutako dirulaguntza publikoen programa bat da. Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE), startupen eta enpresa-lankidetzako proiektuen nazioartekotzea sustatzeko itzuli beharrik gabeko laguntza da. 2026an EAEko enpresen nazioarteko presentzia bultzatzeko, merkatu berrietan sartzen laguntzeko eta atzerrian duten posizionamendua indartzeko heñburuak izan ditzzake lagundutako proiektuak.
Programak 13,6 milioi euroko zuzkidura du, eta ETE-ei eta startupei zuzenduta dago, bai eta nazioartekotzearekin lotutako jarduerak garatzen dituzten elkarteei, esportazio-partzuergoei eta enpresa-lankidetzako taldeei ere.
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa ematen dira laguntzak, eta onartutako gastuaren % 70era irits daitezke, gehienez ere 75.000 euro enpresa bakoitzeko, banakako ekintzetarako.
Programak aukera ematen du 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduerak sartzeko.
Informazio gehiago, SPRIren webgunean.
Erantzun
Sartu