Teknologia albisteak

Ane eta Jon (II) - Aitor eta Odei

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain (@Aratz_B)

Muturrak berotuta ginen ardoaren eraginez, baina nik ia egun osoa neraman berotasuna gainetik kendu ezinik. Mahaian parez-pare nituen Aitor eta Odei eta afalosteko elkarrizketa arruntean ari ginela, disimuluarekin Aitorrek bere eskua Odeiren izter gainera eraman zuen, hala iruditu zitzaidan niri behintzat.

Mahaiak ez ninduen uzten zilborretik behera gertatzen ari zena ikusten, baina mugimenduek eta agian nire buru beroak zerbait gertatzen ari zela esaten zidaten.

Biak nahiko hiztunak ziren, baina azkeneko minutuetan Odei askorik esan gabe zegoen “elkarrizketan” erabat kontzentratuta. A ze “kabroia” Aitor, ondo ezagutzen nituen bai, baina horrelakorik ez nuen sekula bizi izan, eta bufffff oso bero jartzen ninduen egoerak. Nire esku artean ardo botilaren kortxoa hartu nuen, besterik gabe, elkarrizketak aurrera jarraitzen zuen bitartean. Nahigabe edo (sorgin samarra naiz, bai), kortxoa lurrera erori zitzaidan eta jasotzeko ahalegina egitera nindoala Aitorrek besoarekin mugimendu azkar bat egin zuela ikusi nuen, kortxoa jasotzen ari nintzela mahai azpitik begiratu nuen ea ezer berezirik ikusten nuen jakiteko eta Odeiri kamisetak prakak estaltzen zizkion, kaka! Benetan lizunkeritan ariko ote ziren? Baina nire lekua hartzera nindoala, begirada azkar batean behar nuen froga ikusi nuen! Aitorrek sekulako kanpin denda zuen bere galtza motzetan... ummmmm

Gaua ondo hasi zen eta elkarrizketarekin jarraitzen genuen arren, nire alua erabat bustita nuen. Barruko arroparik gabe nindoan, soilik galtza motz batzuk jantzita, eta noizean behin gorputza mahai gainera eraman, ipurdia eta alua aulkiaren kontra egokitu eta aldakarekin mugimendu leun baina indartsu batzuk egiten nituen nik ere gozatzeko intentzioz. Ordurako Aitorrek bere eskua Odeiren izterrera berriz eramana zuen eta disimulua gero eta txikiagoa zen, ala nire berotasuna gero eta handiagoa?

Jolasa hasita genuen eta ni ez nengoen erdibidean geratzeko prest. Aulkian berriz ondo eserita nintzela, oraingoan eskua nire hanka artera eraman nuen. Odeiri begietara begiratzen nion bitartean eskua galtza azpitik sartu eta hasperentxo bat bota nuen. Hori izan zen disimulurik gabeko hasperenen hasiera, elkarrizketak ordea bere horretan jarraitzen zuen. Bakoitza bere mahaiaren aldean zegoen masturbazioan buru belarri, baina baita esaten genuen gauzetan ere. Bat-batean Odei aulkian behera irristatzen hasi zen, eskuekin mahai ingurua irmoki heldu eta dagoeneko disimulurik gabeko azken mugimendu azkarrak egin zizkion Aitorrek, Odeik burua atzera bota eta hasperen handi batekin orgasmoaz gozatzen hasi zen, ummmmm a ze morboa, sekulakoa!!! Parez-pare nuen panorama ikusita, geratu gabe nire aluari igurtziak ematen hasi nintzen eta segituan nik ere nire saria lortu nuen, ufffff... onaa!

  Irakurri narrazio osoa kaixomaitia.eus-en blogan >>  https://goo.gl/CV9Bni

 

 Irudia: Keith Rowly goo.glHfcqZD

Erantzun

Sartu