Takatekla izan zen Twitch bidezko euskarazko joko bat, 2021 eta 2022 urteetan zehar garatu eta zuzenean jokatu izan zen, Ion Lizarazu CodeSyntax-eko programatzaileak sortua. Jokoaren ibilbidea amaitu zen, baina 2023 honetan azken jokaldi sorta berezi batekin eman zaio amaiera proiektuari: Kontrakatekla lehiaketa bat. Honela garatu zen jokoa, ikus.
ELA sindikatuaren euskara arloak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak, euskara eta hezkuntza ardatz hartuta hizlari interesgarriakak elkartuko dituzte datorren astean, apirilaren 22an Bilbon egingo den "Hezkuntza eta hizkuntza" jardunaldian.
Irekia dago epea 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Parte hartzea sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak. Norberaren lanak aurkez daitezke, edo besteenak. Hala ere, epaimahaiak bere proposamen propioak ere egin ahal izango ditu.
Iaz iragarri zen bezala (Namurren egin zen PloneConf bertan, gure lankide Mikel Larreategik iragarria) software librean oinarritutako Plone plataformaren 2023ko urteko biltzarra (PloneConf) Euskal Herrian izango da. Zehaztu da tokia eta data, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatzen duenez aurtengoa, enpresaren jaioterrian izango da, Eibarren, urriaren 2tik 8ra.